Patxi Andion: Itsaso osoa gibelean (IX)

Itsaso osoa gibelean (Entzungai eta Letra)
Itsasoari noka egiteko haizutasuna berea da soilik
Itsasoan barrena erditu zuten, gatza berarekin darama-eta
Itsas-jatorriaren ondo-ondoan doa, kantu-kantari
Enbaten furfuria abesten dituela ontzigainean
Hogeita hamasei edo hogeita hamazazpi itsasoratu ziren
Martxoko goiztiri batean, argia urratu barik anartean
Marea bizietan jardun gabeko uretako langileak
Euren orroak denboralean, haizea legetxe maskulinoak
Begira, hor doa, begira hor doa
Lur egonkorrean oinez ibiltzen ez dakiena
Ardoa edaten du eta ez daki igerian
Patuak ez baitio erakutsi nahi izan
Begiratu ongi, ongi begiratu,
Ehun ziren eta hogeita hamazazpi dira
Harroak dira, fededun jendea
Sortu aitzin arrantzariak ziren
Basoko arboladia abisatu nahi gabe harrotu zen
Eta badian sartzean hondoratzen hasi ziren
Pilotua hordituta zegoen eta estekatu behar izan zuten
Emeki-emeki urperatu ziren, iguriki ari denaren antzo
Pilotua baino ez dago bizirik gertatua kontatzeko
Harrezkero zeharo mozkorturik ez da itsasoratzen
Ez dago aski ardo haren egarria ase ahal izateko
Borrero lagun bat bilatzen du, baina inork gurarik ez
Begira, hor doa, begira hor doa
Lur egonkorrean oinez ibiltzen ez dakiena
Ardoa edaten du eta ez daki igerian
Patuak ez baitio erakutsi nahi izan
So egin ongi, ongi so iezaiozue,
Hogeita hamazazpi ziren, orain bera da solik
Harroa da, gizon fededuna
Arrantzalea zen munduratu aitzin
Inork ez dezala godaleta altxa
Inork ez dezala ausartu eleketan
Marinel bat igarotzen ari baita
Mozkorti bat igarotzen ari da-eta
Itsaso osoa dakar bere gibelean
Iruzkinak
Utzi iruzkina: