Patxi Andion: Horrela (III)

Mitra eta gurutzearen artean egon
blasoiaren eta ezpataren eratorriak,
zuen historia urdin-antzekoa da
baita ezpata-koskadun horren mitra
Blusa gorria-horia-morearen tinta
daraman etorkizuna da nirea,
bertso batean argia daramat
beso baten pean blusa eta ahotsean hitza
Horrela noa
sentitzen dudanarekin,
horrela, horrela
Horrela, horrela zahartzen horrela
hil gabe, haatik.
Horrela laga zaituztet,
isil antzo, horrela, horrela
Horrelako bertsorik bakar bat barik
horrela, hilen antzo, isilean
Zerua eta dobloia atxiki itzazue
onena izan nahi izatearen lehia burgesa hori
Kanoiaren boterea esleitzen dizuet
terrorea eta ezpata atorra brodatuan
Nire bertsoak nire antzeko beste batena dira
beltza erretzen du eta neure ahotsez eztul egiten
Ea zer egiten duzuen ahots horrekin
musika nirea bada eta kantuarekin noanez gero
Horrela noa
sentitzen dudanarekin, horrela, horrela
Horrela zahartzen horrela
hil gabe, haatik.
Horrela laga zaituztet,
isil antzo, horrela, horrela
Horrelako bertsorik bakar bat barik horrela,
hilen antzo, isilean
Horrela noa
sentitzen dudanarekin, horrela, horrela
Horrela zahartzen horrela
hil gabe, haatik.
Horrela laga zaituztet,
isil antzo, horrela, horrela
Horrelako bertsorik bakar bat barik horrela
hilen antzo, isilean
Iruzkinak
Utzi iruzkina: