Patxi Andion: Ehiztariaren fabula (XII)
Ehiztariaren fabula (Entzungai eta Letra)
Nahi gabe aurkitu nuen
kale-argi baten inguruan;
ezkutatu nahi izan zuen
baina nire txakur litxarreroak
harrapatu zuen
Sudurpeko zoritxarreko horrek
eta zetazko atorra horrek
zaiel zakarraren pean
eta Marxen erako bizar horrek
traditu ninduten
Probidentziak fruituak eman zituen
ehiztari zaharraren pazientzia kari,
humanitateak altxatu izan zuen;
zientziaren etsenpluak
erreskatatu du azken hatsean.
Animalia prehistoriko bat
bizi-bizirik eta birjinala
Egundoko burgesa da, bizi-bizia
mustatxa fina eta traje dituen burges bat;
anderea, maitaleak eta semea-alabatxoak dituena
jaka, medaila eta txekeak dituena.
Telefoniako fakturak eta autoak bazter laga gabe
bere urrezko Rolexa, bere lur-saila eta arbolak;
burges bat da, espezimen bizkorra
burges bat da, benetako burges bat
behialako horietako bat, ai ama, burges bat da.
Erruki zaitez ehiztari jauna
ez nazazu entregatu arren.
Nire bankuak direla-eta, errukitu zaitez!
Banku gaixo umezurtz horiek
eta nire multinazionala
alarguna eta arrarik gabe.
Erruki zaitez, otoi eta arren!
Jauna txit zuri, arren, urrikalmenduz
erregutzen dizut, erregutzen otoika,
ez halakorik egin, arren;
Ai ama nirea, ai ama nirea
Ez, ai, ez, ez, ez
urrikalmenduz, arren
Sentitzen dut nire jauna zintzoa
baina harrapatua izan zara;
konfesatzera eramanen zaitut
tribunal arrun fatxara
itxuraldatu hartara
Are, ongi portatzen bazara
girgiluak kenduko dizkizut
Eta nire txakur fidelari eskatuko diot
ez ditzala burdinazko xaflak koskatu
Gaizoa bera, alabaina,
ahazten badu bizkarra ematen duenari
“Hogei eta hamaseikoek” gaina hartzen baitiote
eta urrats oker bat eman orduko
ehiztaria ehizatua izaten baita
Ezkutatzen zuen armarekin hurbildu zitzaidan
belarria zauritu zidan bere mihi pozoidunaz.
Nire txakurra ere haren zangoen artean lokartu zen
nire sentimendua berea egin zuen emeki-emeki
zauritu ninduen zatiketa eta zatikizun beltzen artean.
Azken funtsean proposamena gaitza izan zen, zauri gaitza
eta hau hori eta hura galdu nituen haren beso artean
eta jauregi harroputza eta burgesen buruiritzia bihurtu nintzen.
Eta harrez gero, bera da nire alderdian
gastuak parodiak eta buldak pagatzen dituena;
eta artean, ni heroia, burges erreakzionarioen pijoa eta makarra.
Tira, errana dut, bukatu dut.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: