Patxi Andion: Apirilaren hamarrean jaioa (XXI)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2026-01-03 10:38

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1767433638463

Apirilaren hamarrean jaioa

(Entzungai eta Letra

Badator, heldu da
errobera nola bizitza hala,
bisaia eta begidun bizitza. 
Idea handien antzera
nahikari gogotsuen moldera.

Argi zirrintak ageri zorian
dar-darren eta dilindan. 
Distiran hastear
izarrak bailiran Eguberrian.

Zu, ni eta bizitza
nork erranen luke. 
Urtean barrena ikusiz
hilabeteak gizenduz.

Zu, ni eta bizitza
igarri egiten da. 
Poliki datorrela
udaberria eskuetan, 
eta ogi txuria besapean.

Apirilaren edozein egunean
zorteko eguna egokitua. 
Bizitza eguna amaieran
lokartzen da geldian eta irritsua.

Hasten da maitatzen, maitatu aldera
maitatzea baina, bizia ematea da. 
Eta egun batean, bakartasuna, 
ia oharkabean, deskuiduan, 
haur-oihalean “txiza” dagizu.

Zu, ni eta bizitza
nork erranen luke. 
Urtean barrena ikusiz
hilabeteak gizenduz.

Zu, ni eta bizitza
igarri egiten da. 
Poliki datorrela
udaberria eskuetan, 
eta ogi txuria besapean.

Badator, heldu da
errobera nola bizitza hala. 
Bisaia eta begidun bizitza, 
idea handien antzera; 
nahikari gogotsuen moldera.


Utzi iruzkina: