Patxi Andion: Aita (XXIV)
Aita
Itsasoa bezalakoa zara
buruz burukoan ona.
Lanjerosa egun hitsetan
gogorra eta ausarta
Haize leun gozoak
daramazkizu buruan.
Zure emaztekia izan
duen denboralea.
Laborari baten kantua
halakoxea zara.
Kantu kantari ari
gure bidea goldatzen duena.
Gaizki banandutako
minaren modukoa zara.
Kanta bihurtu zena
auhena beharrean.
Haizeak zabaltzen duen
ahotsaren antzekoa zara.
Miguel Hernandezen
poema baten antzo.
Herritar xumea
izateaz zoriontsu.
Errepublikarra izan izanaz
eta izateaz harro.
Ekiaren kidekoa
lagun zintzoa.
Ez zinen inoiz ezertarako
lehena izateaz kezkatu.
Izerdiaren bezalatsukoa zara
isila eta lasaia.
Ez zenuen sekula ireki
zeure baitarakoa.
Ez zenuen inoiz bakarrik
salbatu nahi.
Denok batera ezinean
salbaziorik ez, zenioen.
Ez zara mendekatzailea
ezta ordainen zale.
Alpisterik barik
bere abestu zuen txolarrea.
Odola bezalakoa zara
airea eta haizea.
Itsasoa, barkua, arrauna
eta arraunlaria.
Nire arimaren lemazaina
inor baino gehiago
oraindik ere, areago,
hori dena baino are gehiago zara.
Isil nadin eta isildu nazaten
Aita.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: