Patxi Andion: 20. Urteurrena… Hitzak (II)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-08-22 08:43

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1755846469655

20. Urteurrena… Hitzak  (Entzun eta irakurgai)

La, lara, lara, la, la, la

Hogei urte dira arrats honetan
elkarrekin bizi garela
Zuretzat liliak, lurrinak
niretzat, liburu zenbait
Ez dizut apartekorik erran
ezin nire barrua hustu
Badakizu, zaharron kontuak
izan ez izanaren erresumina

La, lara, la, lara, lara, la, la, la, la

Aspaldi-aspaldian ahalegindu ginen
gure destinoa ontzen
Zuk, zuk pertsiana zenuen jaisten
nik, nik azken ardotxoa nuen husten
Gaur, gau hotz honetan
zaporeari muzin egin itxurapean
bakartasun bateratua bizi dut
kanta bat egin nahiko nizuke
Astiro-astiro kantatzeko
haurrak lotaratzen diren legera


Begi-bistan duzu, nota hauetan
hitzak baino ez dira ageri
Zuk eta nik antzo, ez dute axolarik
ez dute estropurik egiten ere
Eusten diote elkarri lagunkoi,
izanik ere, notak ez dira kanta bat
Etxe hau izoztuta dago gero!
Ibaiaren ondo-ondoan dago eta,
edo, neguaren atarian gaude jada!
Hotzaldiak hurbil ditugu, agian,
hotzen garaia heldu baita

La, lara, lara, la, lara, lara


Utzi iruzkina: