Patxi Andion: Lo-kanta itsas-andere alargun bati (XXIII)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2026-01-18 11:25

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1768732655223

Lo-kanta itsas-andere alargun bati

(Entzungarri eta Letra

Itsasbazterreko elizan
ezkondu zinen, ezkondu zinen. 
Apiril horietako batean
itsasaldeko itsasturi batekin.

Itsasbazterreko etxean
itsasbazterreko etxean. 
Bost seme-alaba hazi zituen
itsas arrantzariak.

Enbata-erauntsiz gainezka
neguil bortitz batean. 
Ez ziren zugana bueltatu
itsasoak gorde zituen barren.

Zure seme-alabei
borrokatzeko zoria eman zien. 
Zuri berriz, zuri aldiz,
itxaroteko aukera.

Itsasbazterrean
maitasuna erein zenuen. 
Itsasbazterrak, berriz, 
mindura eman besterik ez.

Itsasbazterrean
larritasuna eta kezka. 
Itsasbazterrean
ogiaren xerka.

Itsasbazterrean
zure irria ahitu zen. 
Itsasbazterrean
sufritzen ikasi zenuen.

Itsasbazterrean
zure larruazala zaharkitu zen. 
Itsasbazterrean
fededuna bihurtu zinen.


Utzi iruzkina: