Mundua, Bizitza, Paisaia, Pasaia…
Mundua, Bizitza, Paisaia, Pasaia…
Joemak eta polasak liburua Haur eta gazte euskarazko literaturaren esparruan saritua izan da 2020an. Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria dira egileak. Euskadi sariak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak banatzen ditu.
Saria dela medio heldu zitzaidan liburua eskuetara. Edo... hori dela eta, bide egin nuen harengana. Liburu dotorea. Eskuetan hartu eta goxo-goxo egokitzen dena. Xamurra.
Begi zoliak dantzan ipini zitzaizkidan. Iñigo Astizen eleak jostagarriak dira eta Maite Mutuberriaren irudiak lausoak, marrazkiak laxoak… Iradokigarriak!
Begizolia-k baluke zer erran ele eta marrazkien gainean? Bai ote?
Berbak borborka jalgi zitzaizkidan, irudimenaren berba lausoak:
Hitzen beldur mintzo labur!
Hitzen uzkur solas zuhur!
Uzkurraren mintzoa solasaldi laxoa!
Zuhurraren ezina, ekinez egina!
Isiltasuna gailendu zen. Deblauki hitz aldagarriak jalgi ziren ene baitatik!
Mundua, Bizitza, Paisaia, Pasaia…
Zer da Bizitza?
Pasaia.
Zer da Pasaia?
Mundua.
Zer da Mundua?
Paisaia.
Zer da Paisaia?
Bizitza.
Zer da Pasaia?
Bizitza.
Zer da Mundua?
Paisaia.
Zer da Paisaia?
Pasaia.
Zer da Bizitza?
Mundua.
Zer da Pasaia?
Bizitza.
Zer da Bizitza?
Paisaia.
Zer da Pasaia?
Paisaia.
Zer da Mundua?
Bizitza.
Zer da Mundua?
Paisaia.
Zer da Pasaia?
Bizitza.
Zer da Bizitza?
Pasaia.
Zer da Paisaia?
Mundua.
Mundua...
Bizitza...
Paisaia..
Pasaia…
Bariazioak dira!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: