Literatura bizitza ari den bitartean gertatzen baita baitizu baitigu
Literaturaz harat
Hamar urte behar/nahi izan ditu idazleak hamabost kontu zertzeko. Hamarkadaz hamarkada plazaratu izan da orain arte. Orain dela bi urtera arte poeta lanez: Aingurak Erreketan (2001, Susa), Bulkada (2010, Susa). Prosaz idatzi du oraingoan. Bereak ez dira horren hitz lauak, ordea. Hamaika lagunen abarora plazaratu ditu erditutako kontakizunak –erditu hitza berariaz paratu dut diot dizut–. Lagunengan fede gehiago du bere buruan baino, agidanez. Lagun minak baditu badira bagara, gaitzerdi. Beno, Lagun minak ekarri dizu digu dio. Bere buruari ekarri ere, alegia.
Farmazia beltza argitaletxea baliatu du erditzeko. Gaztaroko susara aldiak pasata dator nonbait. Edonola den ere, sailkatzen zaila den genero beltzezko liburua ondu du. Ondu du, ondu zuen, ondo zigun. Nik berant heldu ohi diot dut dizut. Heldu naiz natzaio natzaizu(e). Edonola den hori ere, hamar urtetan behin erditzen duenarengana hurbiltzeko ez da duzu dugu sekula berant. Beraz, berandu baino atzeraturik heldu naiz. (Eta) nire buruari galtzen naiz diot dizu(e)t: zergatik farmaziatik pasa behar hau? Eta gainera, beltza.
Literaturaz honat
Hamar urte eta gero hamar poema (h)abiatzeko. Bat urtekal. Badira badituzu baditugu gehiago, tartekoak eta amaitzekoak. Jon Benito Ulisesi poeta jalgitzen zaio baitezpada. Poesiaz aldian, erraz samurrean. Prosaz aldion –ezinean batzuetan, ahaltsu bestetan–, hitz aproposak bilatu ditu abantean. Ulisesen odisea nola
–nekeza– halatsu joan zaio Jon Benitori hamar urteko ibilbidea, agidanez hau ere. Susmo hori dut dizut dizugu. Jainkoak miserikordiosoak eta dontsuak dira, ordea. Ulises gogoan betiere.
Zer gertatu zitzaidan zitzaion zitzaizu(e)n zitzaigun? Galdetzen naiz, galdetzen diot, galdetzen dizu(e)t, galdetzen dizuegu. Bai, badakit. Badakit edo: literatura kontu kolektiboa da. Elkarrekikoa. Kontuetako bat, noski.
Literaturan barna
Lagun minak irakurri berri dut, irakurtzen amaitu berri dut, eta irakurri ahala, hastapenetik, hauxe erran diot nire buruari, erran naiz: herren naiz, liburu honen baitarako bidaia bi egin beharko dituzu. Bi bider gutxienez. Joan-jineko bat sikiera. Alabaina, lehen irakurketa egin ostean menturatu naiz berau iruzkintzen. Iruzkinak berak bigarren irakurketarako bidea argituagoko didan zoriaz. James Joyceen Ulises gogoan. Hori ere nonbait. Hasi dut bada, hasi naiz bada. Hasi dugu gara, hasi ere.
Honatx lehen ustekabekoa: liburua Espainiako Kritika Saria jasoa da. (Eta) ni orain enteratu naiz, liburuari buruz eta beraren gainean eta haren azpian idazteko unean. Tira, ez da sekula berant. Bizitzak hala nola literaturak sorpresak ematen dizkit dizkizu dizkigu.
Mendiz mendi, haranez haran, herriz herri, portuz portu kausitu dut idazlea: patarretan, ordokietan, bide berriak urratu nahian. Lagun minak plazaratu eta bi urtera heldu naiz Azken portura: errana dut herrena naiz. Jon Benitoren Azken portu Zarautzen dago, baina, konparazioenera, Hendaian ere badago Azken portu. Baita Hernanin ere. Ez dira bakarrak eta. Azken portu urrats batzuk gorago dago beti. Itsasegitik harantzago. Azken portuak munduan barrena daude dituzu ditugu. Berauek aurkitzeko ibili bertzerik ez duzu dugu dago.
Literaturatik at
Literaturaren bideak ez dira samurrak. Harat eta honat ibilki, ez da aise jakiten noiz zauden at noiz barne. Hots, ez da erraz onartzea noiz zaren off noiz zaren out. Halaxe ibili naiz liburu honetan barrena: aldian at aldian barne. Edonola ibilita ere, berau iruzkintzen hasi beharra daukat lagunen muinera ailegatuko banaiz, Gotzon Garaizabalen muina iritsiko badut banaiz. Azaletik hasi ere.
Lagun minak azal ilun taxukoa duzu. Ez arras hori ere. Beltzaren hegietan baduzu zuria. Orokorrean, gris taiua antzeman diot dizut dizugu. Kartografia moldeko bat ere antzeman diot dizut dizugu. Penintsula moldeko zerbait. Mihise latza dukezu dukegu azala. Ehun oihal unibertsala. Itsasoa ere idoro dut. Itsas barea itsas beltza. Marroia ere baduzu. Paletakada marroixka gero! Paletakada marroixka horrek sentsibilitatea urratu dit, dizu dizue agian. Hori marroia! (Niri) sentsibleaz harago inteligiblea interpelatu dit. Lagun minen arteko adigarritasuna erdietsi beharra.
Oharra: azalean ez da duzu dugu ageri, baina konstelazio izar multzoa imajinatu dut. Argizagiak, alegia. Xabier Lete gogoan nonbait.
Literaturaz anartean
Gerta liteke, adierazi nahian ari naizena, adierazten ez asmatzea. Liburua interpretatu aldera “asmatzea”. Izan ere, hitzek ez naute, ez gaituzte ordezkatzen. Liburuak ez zaizkit adieraz errazak, literatura ez da duzu zait hitz adierrazen bidez idokitzen. Beraz, nola komentatu liburu hau? Idazlearen pertzepzioak inperfektuak izan daitezke, perfektuak izanagatik ere. Bere nire gure nahasmenduan nahasmundua topa dezaket. Lagunen minak pentsaminak ere badira eta. Historia istorioz osatzen baita baitugu baitizugu. Historiaren narratiba gauzatzeko modu objektiboena fikzioa da –hori ere, giza-jende-historiaren gaineko istorioen araberako nire uste zuloaren arau–. Historia ezagutzeko adierazteko bizi esperientzia/eskarmentua funtsekoa izaki. Alta, hitzek –hitzen espresibitateak– ematen diote funtsa bizitakoari. Edo ez. Nola gerta hori ere. Literatura bizitza ari den bitartean gertatzen baita baitizu baitigu.
Bizitza sinesmenez, oroimenez, itxaropenez… osatuta dago. Literatura oroimenezko portura, azken portura iritsi bitartean gauzatzen da. Izan Miren, izan Imanol, izan Busto, izan Odile. Izan Fierro izan Foret. Lagun minak delako honetan bizitza horiez guztiez ehundutako eta endredatutako esperientzia duzu dugu dute. Baiki, hala dute liburu honetako lagun minek. Eiki, idazleak hamaika lagunen bizitza ehundu baititu baitigu.
Ez ote zait, ez ote zaizu, ez ote zaigu baina, literatura nekeza? Nekaldi hainbatez osatzen da bizitza, baita literatura ere. Bizitza bidegurutzea da duzu dugu hala nola literatura gurutzegrama. Bideak gurutzatzen dira baita hitzak gurutzatu ere. Jon Benitoren narratiban hitzak gurutzatu ez ezik, hitzek asmaziorako irrika/tirria dute.
Galderak: amatasunak aitatasunaren amaitasuna xerkatzen ote du, dizu, digu? Inortu al gaitezke gure nor anitzak deuseztatu arren?
Literaturaren hitzpilua mila ispilu hautsietan multiplikatua/ugaritua gertatzen baita. Bizitzan nola hori ere. Bizitza nola badoan, eta gu harekin!
Hemen, aspaldi honetan, aspaldiko bizitza honetan, hitz haiek, irrikak eta tirriak, gure espektatibak biziarazten dituzten hitzak okertu bide ziren. Bizialdi hau Tetris bihurtu zenuen genuen ziguten. Bizitza puzzle-jokoa izaki zen jada. Engoitik orain baina, bideo-jokoa da duzu dugu. Ikuskizuna.
Liburua ote dut duzu dugu babespeko bakarra? Hala ote? Ez. Liburua ezin da Ihes lerroa –bakarra– izan. Literaturak ezin dizu digu ihesbide bakarra eskaini. Bizitza ezin dugu bizitzako radar gune mugarri psikologikoetara mugatu. Hitzen asmazio soilak ezin dira ditugu perturbazio abaguneak bilakatu. Angelu itsuak bizi-errealitateak ezkutatzen dizkizu(e) dizkigu dizkiete.
Interregnak ez digu dizu diete elkartasuna bermatzen, Europa ez da unibertsoa. Unibertsoa ere ez da guztizkoa. (Edo) ez luke gure unibertsoa izan behar. Unibertsoa konstelazioek endredatuta dago duzu dugu digute. Unibertsoa diotsut baina globalizazioaz ere ari naiz nazu(e). Ez da gauza bera izan eta ukan. Ez egon eta eduki ere. Ba al dago Nora itzuli? Zentzurik ote du duzu dugu izan eta ukan itzultzeak. Naiz gara nintzen ginen, dauzkat dauzkazu… puntu kardinaltzat al dauzkagu? Jon Benito idazlea bezala nabilela suma dezakezu –iruzkin honen irakurleari soilik ari natzaio orain–. Unean uneko nahasmundua dabilkit dabilkizu dabilkigu. Bertzerik ez. Ez da duzu uneko nahasmendu bat, ordea.
XXI. mendean barrena aspaldian jada, aholku zenbait nahas-mendeko nahas-munduan ez nahasteko:
– Konjugatu polietika ohe batzar sukalde komunetan.
– Abiadura soziala jaitsi […] estimatzen dituzun bide-urratzaileak lur galtzen ikustean […].
– Aldendu zuen iragarpen baikorrak nigandik [zugandik, gugandik… ] otoi.
Zer pentsatuko ote du etorkizuneko jendeak zutaz, gutaz, haiez? Giza kapitala ederto ustiatu dizute digute. Egunero ustiatu ere. Sinbolikoa izaten hasi zena, ageriko boterea bihurtu zuten genuen. Denbora kapitala-z ederto desjabetu baitziguten baikintuzten. Hori ote ederraren ederra? Ironia ote? Oraingoak inoiz ez bezalakoa dirudi dirudizu dirudigu, baina beti bezalakoa dut duzu dugu egungoa ere. Ia-ia beti bezalakoa. Inoiz ez bezala, edo beti bezala, ez dakit. Gauza ziur bakarra dakit: gertatzen ari den bezala dela. Liburuko istorio horiek guztiak adibide anitz dira dituzu ditugu dituzte. (H)istori(o)aren izen-abizen bat eman alderako adibide bat: Jose Atanes.
Literatura osatu artean
Maite Agirreren helegitea zeuk ere egin dezakezu. Liburu honi helegite bat idatzi egin diezaiokezu. Neroni ari naizen lez. Irakurriko ote al du inortu inork, ordea? Badakizu, inor iraganaz ari denean, inortzeko arriskuan sartzen baita baitizu baikaitu. Idazle hau, lagun minen idazle hau, labirintozko liburu honetan sartu den legez sar gaitezke gu ere. Gaztigatu ote dizut jada? Kontrastez beteriko puzzlea duzu. Gurutz bide eta bide gurutze askokoa. Txoke askotxokoa. Txokotxo askietsikoa. Askeko txokekoa.Txoke askeko izan ote al daiteke? Txoke aske ez ote oximorona? Gure herria ez ote tupust talka errieta liskar asko(txo)koa? Gizarte librea ere ez ote oximorona?
Gure herriaren eremu geografikoa zen zuten genuen desira. Orduko gertakariek ba al dute itzulpenik gaurko egunean? Bai ote? Labirintoan –ulertu hirian– zein basoan ibili, gandu bezain galdu naiz gara gaituzte garate. Gure asmoa kooperatiboa izan balitz, gaitzerdi. Izan ere, inoizko asmo (ko)operatzaileak enpresarialak bihurtu zituzten genituen zizkiguten.
Ez dakit pertsonala politikoa zen, zenez –tira, pertsona oro politikoa da–, ordea, pertsonak pertsonaiak bilakatu ziren gintuzten eta euren guren konbikzioak emozio eta sentimenduen arteko guda bihurtu ziren zituzten zizkiguten. Beno, horiek liburu hau irakurri aurretik banekizkien. Historia honetako hamabost istorio hauen aldean –istorio poetikoak, epikoak batzuk, etikoak bestetzuk–, paraleloan, nire historiarekin irakurri naiz, irakurri dut.
Ikaspena: horregatik diot, berriro diotsut, literatura ez dela nahikoa bizirik bizitzeko. Erlijioa, filosofia edota “politika" eskasak diren legetxe. Bizirik bizitzeko bizi behar duzu dugu dizugu. Axioma dirudi dirudizu, ezta? Alabaina, proposizioak proposamenak proposamenduak, guztiak, ez dira dituzu dizkizugu horren begi-bistakoak agerikoak nabariak.
Oharra: politika –politikoaren "ikuskizun patetikoa"z ari naiz–, politika ideologien habia bihutu duzu zaigu digute. Politika gure erruen errunaldien habia dugu duzu dute. Politikoaren poetikoa beharrean etikoaren patetikoa pairatzen dugu.
Ulises-en Itakara bidean gandu eta Uharteren altxorra delakoaren xerka galdu ziren ginen gintuzten. Gara gaituzte garate. Superpopak gara gaituzu gaituzte.
Zer ote dira dirate geroztik heldu(ko) direnak? Mezua bidali naiz hemendik hogeita bost urte beranduago irakur nezan nezaten nezadaten. Ez ditzadan ditzagun baina, bakartasuna maitasuna elkartasuna askatasuna nahastu. Ez dezagun literatura nahasi aske izatearekin. Literatura ilusioa baita. Bizi-erreala erdiesteko modu faltsua. Haatik, literatura errealitatea antzemateko/erdiesteko jardun faktikoena duzu. Kontraesana ote? Zer bertzerik da duzu dugu bizitza, kontraesana ez bada?
Literatura bizitzaren angelu itsua da duzu dugu. Indefinizioa da literatura. Zutaz ari denean, nitaz ari da, gutaz ari duzu, haiez ari ere. Komeni da jakitea, jakin dezadan dezazun dezagun hauxe: literatura idazleen hitzen interpretazioan datza. Literatura egileak idatziaren gainean erditzen/irrikatzen da: irakurleek eta interpretatzaileek osatzen dute literatura. Literatura –Lagun minak, kasu– ispiluan hitzpilakatzen/hitzplikatzen/inplikatzen da. Ispiluan islatzen dena kontraste ugariko osaturiko irudipeko hitz pusketak izaki. Irudimenezkoak.
Jon Benitoren Lagun minak narraziozko liburua puska anitzek osatutako mirail moduko bat begitandu zait. Mirail ez ezik, miraria ere bai. Mirari gisako bat. Ausarta adoretsua kementsua. Konplexua baina konpleju barik erditua irrikitua. Barrokoan murgiltzeko parada ematen dizu: elipsetan ganduko galduko edo aurkituko. Polisemiaren irrikan bainatuko zara, baita jitoan ibiliko ere. Mitoak ez zaitzala ito. Ito ezean beharrean igeri eginen baituzu.
Finale aldera bidean, Espinosa eta hirurok delakoan honela itauntzen gaitu idazleak:
– Zer gertatu zitzaigun?
– Erantzun laburra nahi duzu?
Erantzunik balego baneuka baleuka bageneuka…
Gomendioa: erantzunak liburuan xerkatu.
Nik ere galdera baditut: idazleak historia kontatzen du asmatzen dituen istorioen bitartez, historia eraikitzen du kontakizunen harian… Baina, idazleak nola berrelikatzen du bere narratiba? Idazleak idazten (h)abiatu aurretik ba al dauka dago daude bere kontakizuna determinatzen duten (ak)zioak? (Edo) dominoaren efektuan idazten ote du? Hots, bere narrazioa determinatuta al dago? Erabakimen askerik al dauka idazleak? Ba al dago erabakimen askerik? Ba ote?
Oharra: horixek (nire) hozkak koskak.
Iruzkin honen atentzio tentsio bihurgunera heldu gara, amaitasunera. Anaitasunera, arrebatasunera agian, anaia-arreba tasunera, naski. Azken portu honetatik, itsasoa ezin da zerutik bereizi ostertzean. Alta, bada, Zarautzeko zein Hendaiako itsas-zerumuga berbera duzu dugu dute. Burutazioak gandu egiten ditugu zaizkigu burutakzio galduetan. Gure oroitzapenak gure interpretakzioak dira.
Baiki eta eiki, Lagun minak liburuak Finale bat ekarri dit berarekin. Bertze galdera bat: Cerdanyolan hasi zena Boluetan izan ote zuen amaitasuna? Zer dakit bada (nik)! Euren ahotsa entzutea iruditzen zait, baina ez nago nauzu(e) seguru.
Azken oharra azken portutik: ezin eman beste jaso!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: