TAO TE KING (VI/VII) Lao Tse
VI
Haraneko espiritua ez da hiltzen.
Eme misteriotsua da.
Emetasun misteriotsuaren bidea
unibertsoaren iturburua da.
Bere obra jarraitzen du,
tai gabe, nekerik gabe.
VII
Ortzia eternoa da eta lurrak berean dirau.
Ortziak eta lurrak beren betiko iraupena zor dute
ez dutelako beren-berezkoa egiten
beren izatearen arrazoia.
Horregatik dira betierekoak.
Jakintsuak atzean irauten du
eta, hartara, aurreratua.
Bere burua alde batera utziz
eusten dio bere izateari.
Desinteresatua delakoz
erdiesten du bere onura.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: