Jon Salbatore Kaio / Richard Bach / Neil Diamond
Gure barnean daramagun benetako Jon Kaiori
Badago bere arau propioei kasu egiten diena
seguru sentitzen baita, (bizi delako)
plazer berezia kausitzen duena
zerbait ongi egitean;
badago bere begiek ikusten baino
zerbait gehiago hautematen duena;
badago jan eta erosi baino
Hegan egitea nahiago duena;
horiek guztiek adiskidantza iraunkorra eginen dute
Jon Salbatore Kaiorekin.
Izanen dira baita ere, Jon Kaiorekin
leku xarmant eta toki arriskutsuetatik
–askatasun argitsukoak–
hegaldatuko direnak.
Bai batzuek bai besteek
sekula ahantziko ez duten esperientzia biziko dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: