Sol-geltokian trenez aldatu
Sol-geltokian trenez aldatu
Aspaldiko lagun hori, atzo ez gero
ez zaitut tren-bagoi honetan ikusten.
Metro-huts zikin zulo honetan
Sol-geltokian aldatzen naiz ni ere trenez.
Ez zaitut ikusi atzo ez gero
nobedade handi bat dago.
Urte zaharra joan da eta halarik ere
joan ez doazen gauzak daude.
Kalera begira jarriz gero
den-denak dira proiektu onak.
Badira izan lore-ontziez beharrean
balkoiak lur-zakuez betetzen dituztenak.
Asteak joan asteak etorri
mintzorik gabe uzten zaituzte.
Diskurtsoak, iragarkiak eta esamesak
ele-mele ugari denbora oso laburrean.
Telebistak bart esan duenez,
urte berriak ekarriko bide du
irrikaz itxaron dugun
aldaketa delakoa.
Hiru Eguberri izanen dira
egunero izanen da jai.
Kristo bakoitzak bere guretzea eramanen du,
artean hainbat hegatxabal txoritegietan egon arren.
Edateko emanen digute nasai
urte osoan dohainik.
Mutuak mintzatuko dira
elkorrek dagoeneko ekin-asmoz dihardute.
Amodioa eginen dugu
nork berearekin noski.
Apaizak ezkondu ahalko dira
adin zuhur-burutsuan betiere, jakina.
Liskar handiak izanez gero
bateon batek uko eginen dio.
Eta baliteke askok horrela jokatzea
adin guztietan badago ergel-inozoren bat.
Aspaldiko lagun hori beha ezazu
behin eta berriz esaten dizudana.
Jakin ezazu arras pozik nagoela
memento hau bizi dudalako.
Beha, beha, beha, beha
beha ezazu aspaldiko lagun hori.
Zer ez den asmatu behar barrez lehertzeko
eta lur behea jo barik bizitzeko.
Inork ez baitu istant batean deus konpontzen.
Beha ezazu aspaldiko lagun hori
garrantzikoa den guztia
Metro-huts honetan dago.
Heldu den urtea urte batean iraganen da.
Ageri denez, prestaketan ari nauzu
horixe dukezu ikuskizuna
horixe bera nobedadea.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: