Deus ez da egia funtsean (XXII)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2026-01-12 11:43

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1768215589393

Deus ez da egia funtsean

(Entzungai eta Letra)

Ezer ez da, uste dugun legetxe,
dena da honen horren haren arabera; 
salbuespenen bat bada agian: urdina agian
itsasoa da izaten dena
itsaso bera da pentsatzen duguna.

Errealitatea zoriaren menpe izaki
iruzurtia da, doilorra eta lapurra
fikzio aratza simulatzen du
funtzio sinesgaitza.

Ezer ez da egiazkoa, ezer ez da gezurrezkoa
dena da begiratzen dugun kristal-kolorearen araberakoa; 
karrusela jira-biran ari da, egia, gezurra
karrusela jira-biran ari da, oe, oe, oe, oe.

Akabuan arrazoiak sendatzen badu
ilusio soila lirudike; 
jomuga lainotsuko ilusioa ote
bizitzearen arrazoia ikustea.

Bizi ahal izateko, amets egin behar da
amets egitea bizitzea baita; 
ahaleginaren ipuina, jomuga gabeko ahalegin
abiatu eta amaitu artean ipuin.

Ezer ez da egiazkoa, ezer ez da gezurrezkoa
dena da begiratzen dugun kristal-kolorearen araberakoa; 
karrusela jira-biran ari da, egia, gezurra
karrusela jira-biran ari da, oe, oe, oe, oe.


Utzi iruzkina: