A-uuuuu! O-oooo! O-hartu, e-man e-ta zabal e-zazu

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2024-04-16 18:25

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1713286579940

Ulu egiteko bolondres bila

Harkaitz Cano

Susa, 2023

Iruzkina eta nire burua kokatu aldera (ez nauzue kolokatua horregatik)

Ameriketako Estatu Batuetako Maine estatuarekin junta egiten duen Kanadako Quebec probintzian nago; Montreal hirian. Etxetik urrun, ordea, ez naiz izututa. Alaba, biloba eta errainaren alboan bainago. Artean, ez ditut otsoen uluak aditzen, baina Holdeneko basoetan ulu egiteko gertu dagoen bolondresa nauzue.

Espezializatu egin behar dut (eta horretarako ingelesa ikasi, in truth)

1. Atala: National Portrait Gallery

Espezializatu egin behar zenuke poeman nago, ataleko laugarrenean; zentratu aldera ari naiz. Poeta honek bere burua sano zentratuta dauka eta pozaren erdia –gutxienez– erdietsi ohi du bere burua saboteatzen. Moreover, aldion –Pozaren erdia bere liburua gogoan–, hamalaudun-soneto lerroko poematan baino askeago antzeman dut.

Anartean, Portretwedstrijd: idazle profesionala da, baina poeta ona izatea amesten du. Zoom out: herri ttipiegiko izanagatik ez du bere gogoa etsiarazten. Jonki ikonografikoen klubeko poeta den aldetik gazte mantentzen da, hil arte for now. Bookface: ulertzen dut poeta, truthfully, aurpegian du poemarik onena.

Poeta honek gaztainondo bati poema bat idazten imajina dezaket. Poesia jaialditan zaildua da. Zorretan sentitzen du bere burua, poeta kuttunekin zor, indeed. Bideaz elikatzen da, ist hero. Ez da poeta heroinomanoa, poesiaren addict alegia. Gaizki ulertuari fermuki atxikia da. Eskultura bati besarkatuta negar egin dezake, I think. Harrokeria ez den beste zerbaitek bideratzen du poeta izatera.

2. Atala: Otoitzen liburua

Gure sasoiko poeta da. Leialagoa da sentimenduak adierazten usteak plazaratzen baino. Gure sasoia legez, nahasia da bera ere bai. Pribilegiatua. Maitatua... Gaztainondo bati poemaren lekuko, Zatoz elur poema. Merezi du berriz esatea berarekin: Desiatu, ikaragarri;/ ez deus askorik espero, ez eskatu ezer / inori sekula. Otso zintzoa da nahiz otso gaiztoa. Ejem!, izan daiteke. A-uuuuu… Al unisono Maite Larbururekin. Egizu [otoi] ohea: aitaren batean ama egile, poetaren beraren eragile. Epe luzeko helburu eta nahien maitale, bete gabeko epe luzeko beste nahi eta desioen poeta izaki.

Jules Winnfieldek Vincent Vegari nola, iruzkingile honek poetari hala. Laboaz ari zaigu, eta Artzez. Biok ala bion Txoriaz mintzo. Metafora bat: kantuak kontundentzia behar du. “Ebaki” hitzak esan-indar handikoa dugu. Ebakitzen dira hitzak, ebakitzen harremanak… Kantua omen gara eta. Hegoak ebaki banizkio oilaskoa izango zen. Izan gaitezen eskuzabalak, beha dezagun, ez gaitezen sekula festa uzten azkenak. Ez atera erretratuetan. Erretratua poetaren maldizioa baita, dixit iruzkin zale honek. Egun on bat: Cala Morell, uda. Esplizituago poeman berean. Txori gintezke. Baina zer txori? Libreago, prefosta. Hau, Hori, Hura… Poetarekin bat: txori bagintezke, txori gara.

3. Atala: Zerrenden liburua

Zerrenda berria. Zeelanda berria? Zer enda berri(a)? Zeren da berria? Irakurle iruzkingile hau ere zerrenda batekin hasi da. Dena hasten bide da zerrenda batez. Otoi oro omen da zerrenda. Poema-otoitzetik aldentzeko bidea eskaini digu poetak: ipuin bilakatzea edota ulu bilakatzea, horixe zioa. Alta, biak saihestea egundo lortu gabe ari duzu poeta. Manifestuak kontu larriak dituzu. Lehen zerrenda: Itxaso zena. Tabernek ildo editoriala zeukaten garaiaz ari duzu poeta zerrenda zalea, parranda zalea ere dena, naski. Banaketa: banaketa zerrendari atxikia dago, eiki. Ez-kor-ki atxikia, baiki. Bertigoa ematen du zerrenda egiteak. Umberto Eco izan gabe ere, oihartzun gaitza eragiten didate poema hauek zerrendatzeak eta iruzkintzeak. Akasten zerrendarako nire ekarpena: Con entremes ez dago estres.

Oharra: teatroko entremesaz ari naiz, enkaxka eta porsiacaso diot.

Nire insomnioa: nire insomnioa Euskal Herriko karta txuleta baten forma izatea da. Poetaren insomnio zerrenda leitu ostean, hori bururatu zait. Nazio batuak: berdintasunaren laudorioa. Poemaren izenburuak dena dio, rediós. Giza eskubideak gaitz guztien jatorria ote diren nago. 23-F, inventarium poema ere lekuko –izan daiteke–. My Favorite thins/Nire gauza kuttunak. Rodgers & Hammerstein. Poeta irakurlea samurtzen limurtzen… ari duzu. Itzulpenaren definizio baten bila segidan: itzulpenaren nolakoaren arau, itzultzailea itzuli edo ez da itzuli etxera. Antzina horrela zen. Egun zibilizatuagoa gara. Gure buruaren defentsan ari garen Suzko armen biktimak gara.

Zineman funtzionatzen duten gauzak: poeta honen imajinazioak funtzionatzen du zineman, fikzioan eta errealitatean. Bere poesiak badu funtsa, funtzioa betetzen du, funtzionatu gabeko poeta izanik ere. Izan ere, poeta ezin da funtzionario izan. Akatsak: mundu guztiak egiten ditu(gu). Eta puntu. Akatsen zerrenda, segidan. Chicago: City on the make (Nelson Algren). Egin zerorrek zerrenda, irakurle lagun hori. Susan Sontangen zerrenda legetxe. Poema vintage bat, telefonoz deitzen diodan jendea-ri. Gaur egungo poema ere baduzu, badugu: “Elurra ari din hor ere?” hark. Eta zuk: “Bai, ari dik”.

4. Atala. Klarion laborategia (1)

Zerrendak zerrenda, zerrendena. Zeren dena. Huntzak bere bidea nola egin dugu guk gurea, irakurle. Gutxi dela? Egia balitz, asko. Denbora ehuntzeko daukagun modua duzu… kontua eta zioa. Zibilizazioa aipatu dugu, izan ere, egungoaren arau, oinatzak uzteak baino gehiago kezkatzen gaitu zapatak zikintzeak. Jakina, errazago da erraten, poetak idatzi ostean. Poetak legez, iruzkingile honek bere burua harrapatu du bere apaltasunez harrotzen. Ihesbiderik ez.

Teatroko entremesak aipatu ditut arestian. Izan ere, aktoreek diotenez, “baitakarzkigu” ahoskatzea zaila da oso. Pobreak izaten segitzen dugu, doi-doi daukagu prêt-à-porter iragana janzteko adina. Italiar izaten ikastea ez da asmo txepela, euskaldun ezin izanik eta izanda ere. Oteiza eta Michelangelo. Lizardi eta Rimbaud. Laboa eta Artze… Eta? Bada, pertsonaz mintzatzen ari garela, eta lantzean-lantzean, txio beharrean ulu egiten dugu. A-uuuuu! Artean, zain gaude. Artean gaude zain. Anartean, Jorge Oteizaren Klarion laborategia bizitza zerrendatzeko modu 1 dugu.

Epilogorako, bi zantzu: huntzak eta klarionak

Huntza: egurra ematen badizute, gorde ohola hurrengo naufragiorako.

Klariona: poesia ematen badizute, o-hartu, e-man e-ta zabal e-zazu. Amen. Amen aita hemen.

Post Scriptum

Bai. Ederto: “Baina ez al duzu egin behar liburuaren kritika formala/normala?”, ulu egin didate Holden-Maineko otsoek.


Utzi iruzkina: