Azken orduko berria: Lehendakaria epaituko du Auzitegi Nagusiak.

bazkaltzaindia 1456131403093 Bazkaltzaindia | 2007-10-30 15:19
7

Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta PSE-EEko zenbait kide EAEko auzitegi nagusiak epaitu egingo dituela erabaki du, aidanez su-eten garaian Batasunako ordezkariekin biltzeagatik.

Batasuneko Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Pernando Barrenarekin bildu zen iazko udaberrian Lehendakaria.

Berri osatua dakar Berriak dakarren bezala, Miren Azkarateren irudikoz "Han cruzado la raya" deritzo.

Gure aldetik ANIMO LEHENDAKARI!!!

Segapotoa

Segapotoa 2007-10-30 19:54 #1

Hiru gauza.

1. Lehendakariarekin eta Partido SObretodo Español (PSOE) alderdikoekin elkartu ziren Batasunako kideak ere epaitu behar dituzte eta batzuentzat gaizki dagoena besteentzat ere bai. Ez gaitezen beste batzuk (espainolistak, batasunkideak, etakideak, e.a.), edozein gai epaitzerakoan erabiltzen duten "relatibismo"an erori (nork egiten duen edo nori egiten diotenaren, araberako epaiak egiten). Beraz animo denei eta ea batzuk espabilatu eta espainiar ultraeskuindarrengandik nolako tratua espero daitekeen argitzen dien honek.

2. Egoera hau Aldedi Politikoen lege nazkagarriak eragindakoa da. bere burua demokratatzat jotzen duen edonork lege hau deuseztea eskatu beharko luke. Eta ez da zilegi, lege honek norberari edo bere alderdiari erakartzen dizkion onurez aprobetxatu eta ezker abertzalea existituko ez balitz bezala jardutea. Hor daude eta konbentzitu egin beharra dauzkagu, ez desagetarazi.

3. Ze hostia! Gure helburuengan pentsatuz, ez ahal da hobe Lehendakaria honelako gai batengatik atxilotzea, eta honela espainiarren benetazko arpegia agerian uztea, gure gizartearen aurrean? Ez ahal da katarsi baterako bidea izanen? Eta Ibarretxen adorea ikusita, ez ahal du berak ere hau pentsatuko?

Hau da, "Animo Lehendakari" leloak baino indar gehiago ez ahal dauka "LEHENDAKARIA ASKATU" leloak?

Vasconia Resurrexit

Vasconia Resurrexit 2007-10-31 09:49 #2

Aurrekoari erantzunez, badirudi EAJ-PNVko kide batzuk ez dutela uste Partidu Politikoen legea txarra denik. Beraien ustez lege honek anulatzen dituen botoak "ez dira existitzen". Toma ya!

Lege horrek egunen batean EAJ-PNV ilegalizatuko balu edo berari esker, Ibarretxe hauteskundeetara aurkezteko inhabilitatuko balukete, zer pentsatuko lukete?

Ah, beno, behar bada Anasagastiri ez litzaioke inportako Ibarretxe jokotik kanporatzea. Honela, behar bada, "jendeari benetan inporta zaizkion" gaiak gestionatzera soilik dedikatuko litzatekeen hautagai bat jarriko luke EAJ-PNVk!

Adibidez, Anasagasti "Regus Hispaniarum Fustigator", Azkuna "Harroputz Maximus Bilbainus", Ardanza "Euskaltelicum Inpresionantibus Pensionator", J.J.Imaz "Hispaniam Cautivator Transversalicus", Xeler "Maximus Cloacum Mezclatorensis", Amatiño "Mandatarium Sumisus Pontificator" edo honelakoak.

Nik hautagai proposamen bat egiten diot Anasagastiri, aurreko guzti horien eta beraren gustokoa izan daitekeena, transversala, poliglota, intelektuala, ezker abertzalearen zigortzailea, gestioan esperientziduna, Madriden ezaguna, kontaktuduna eta kautibatuak dituena.... Joseba Arregi.

Total, hori da EAJ edo hobeto PNVko askoren eboluzio ideologikoaren eredu.

xa2er

xa2er 2007-11-01 19:55 #3

"Adibidez, Anasagasti "Regus Hispaniarum Fustigator", Azkuna "Harroputz
Maximus Bilbainus", Ardanza "Euskaltelicum Inpresionantibus
Pensionator", J.J.Imaz "Hispaniam Cautivator Transversalicus", Xeler
"Maximus Cloacum Mezclatorensis", Amatiño "Mandatarium Sumisus
Pontificator" edo honelakoak."

Jajajajajajaja....

mikel

mikel 2007-11-05 16:41 #4

mesedez, norbaitek esan diezadake zer egin behar den irudiak tsetu batean txertatzeko?

mikel

mikel 2007-11-06 16:08 #5

eskerrikasko erantzutearren. Egia da lortu dugula irudi bat txertatzea, baina momentuz interneten dauden argazkiak txertatzen soilik asmatu dugu. gure ordenagailuan gordetako argazkirik ezin al dugu jarri? edo flickr.com edo antzeko orrialdeetara igo behar dira horretarako?

eskerrikasko zuen arduragatik, eta zorionak zuen blogagatik

xa2er

xa2er 2007-11-06 21:00 #6

Bai.
Flickr.com en kontu bat sortu eta bertatik txertatu beharko dituzue.
Erreza dek.
Arazorik badezute, kaso egin.

Mª Victoria Landa

Mª Victoria Landa 2007-12-27 15:47 #7

Lehendakari jauna:

Herriko pertsona bat naiz, eta nire galdera da: Euskeldunen lehendakari bezala, zergatik ez duzu zehozer egiten torturen aurka? Mesedez, nik eta beste mila pertsonak pentsatzen dugun moduan, usten dugu aski dela oraingo munduan honela bizitzea oraindik. Jende guztiak pertsonak dira: PNVkoak, EAkoak, PPkoak edota EBkoak izateagatik ez gaituzte mezpretxuz ta gutxiago torturaz tratatu behar.

Nire errespetu guztiekin.

Mª Victoria Landa Guridi.

Utzi iruzkina: