PLATANONDOAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-04 17:30
1

Platanondoa, Euskal Herrian oso edaturik dugun zuhaitz espeziea da. Bide bazter eta jardinetan ohikoa dugu 40 metro altuera hartu ditzakeen zuhaitza delarik. Ematen duen itzalarengatik landatu ohi dela esaten da, baina ez da bertako espeziea eta alergia arazoak sortu ohi ditu. Bere tamainagatik arriskutsua bilakatu da azken aldian errepide bazter askotan eta iñausketak ongi jasaten dituen arren, beraren hostoak jasotzeak, lan handia suposatzen du, udazkenero iñaustu beharko dugularik.



Bere jatorria, Platanus orientalis eta Platanus occidentalis-en (amerikarra) arteko hibridazio batetatik dator. Hibridazio hau, XVII. mendean gertatu zen Espainian. Hortik datorkio bere izen zientifikoa Platanus hispanica.

Guzti hau gutxi balitz, ez du fruitu jangarririk ematen, ez eta perretxikorik eta sarri askotan Antracnosiaren  eta Microsphaera platani onddoen gaitzak pairatzen ditu.

Guzti honegatik, Bartzelonan landatuta dauden platanondoen %50 kentzeko proiektua jarri da abian duela gutxi administraziotik. Baina ez pentsa erreza denik. Lepotik moztuta ere, berriro hasteko gaitasun ikaragarria baitu. Metodo efiziente bakarra beraz, moztu ta gero destokonatzea da.



Guk ere Euskal Herrian honelako iniziatibak jarri beharko genituzke martxan; platano zaharrak bertako espezie egokiagoengatik ordezkatuz.

sara

sara 2017-06-10 20:10 #1

oso interés garia da


Utzi iruzkina: