ONDDOEN EZAUGARRI OROKORRAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-02 21:19
1

Onddoek milaka espezies osaturiko erreinua osatzen dute. 80.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, baina seguruenik ezagutzen ez ditugun beste asko daude. Kosmopolitak direla esan genezake, edozein tokitan azaltzen baizaizkigu eta denetik jaten dute. Fosilek duela 600 milloi urte baino lehenagotik existitzen direla demostratu digute. Beraien tamaina, ikustezin eta zelula bakar izatetik, Iparamerikan 12ha-tako area okupatzen duen Armillaria espezie batetarainokoa izan liteke.

Izaki eukariotak dira (benetako nukleoa dute), normalean plurinukleoak eta esporen bitartez ugaltzen dira. Heterotrofoak dira eta absorzioz elikatzen dira generalean, kanpoaldera digestio enzimak askatzen dituzte eta digestio produktuak xurgatu ( karbohidratoak...).

Onddoek hasteko ez dute argirik behar, ez baitute pigmentu fotosintetikorik, baina fruktifikazioa gertatu dadin zenbait kasutan beharrezkoa da eguzki argia.

Onddoen gorputza filamentuskoa da, hifa mikroskopikos osatua eta hauen batura, mizelio izenez ezagutzen dugu. Hifak tabikes (septatuak) osatuak egon litezke edo zenozitikoak izan, tabikerik gabeak. Hifa hauek, pareta zelular batez estaliak egon ohi dira, kitinaz osaturiko paretak. Beste talde batzuk kitinaren ordez, zelulosa edo polisakaridoak izaten dituzte.

Perretxikua edo karpoforoa, onddoaren ugalketa aparatua baino ezta. Hifen hazkuntza diferentziatu eta gurutzatuaren ondorioz formatzen da, ura xurgatzearekin bat expantsioa ematen delarik. Karpoforoaren funtzioa, esporak ekoiztu eta sakabanatzea da. Berauen germinazioak onddoaren biziraupena bermatuko duelarik.

Onddoak asexualki ere ugaltzen dira, naiz eta ez duen bariabilitate genetikorik suertatuko. Askoz azkarragoa da eta ohikoena baina sarri, ziklo sexual eta asexualak txandakatzen dira onddoen ugalketan.

Onddoak, ekosistema guztietan oinarrizko funtzioa betetzen duten organismoak dira. Bakteriekin batera, materia organikoaren deskonposatzaileak dira. Onddo mikorrizikoek landarreen sustraiekin asoziazio sinbiotikoa osatzen dute, askotan, ekosistema naturaletan, landareen biziraupenerako ezinbestekoak direlarik.

Gizakiontzat onddoek duten balioa, zenbatezina da. Elikagai moduan, ogia egiteko lebadura bezala, ardoa eta garagardoa fermentatzatzeko,medikuntzan (penizilina..), gazten heltze prozesutan eta izurriteen kontrol biologikoan erabiltzen dira. Basogintzan, landareen hazkuntza hobetzeko, patologien aurka, lur kutsatuak saneatzeko eta perretxiko jangarrien produkziorako erabiltzen dira onddo mikorrizikoak, ectomikorrizak eta endomikorrizak. Hala ere, onddo guztiak ez dira onak guretzako, batzuk beste bizidun batzuen parasito baitira eta gaixotasun larriak sortzen dituzte animali zein landareengan. Beste batzuk elikagaiak eta egurrak gaixotzen dituzte eta beste batzuk intoxikazioak sorrarazten dizkigute, toxinak dituzten onddoak ez ezagutzeagatik, jaten baditugu.

Onddoen munduan sakonduko dugu ondorengo idatzietan.

1234

1234 2017-03-15 20:30 #1

yttttttttttttttttttttttt


Utzi iruzkina: