Ikasleen porrota?

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-04-08 01:37

   Gaur Kongresuak Hezkuntza Lege berri bat onartu du. 1985. urtetik bostgarren Hezkuntza Legea dugu hau. Halere, honek duen berezitasun bat da aurreko hiru legeak desagertarazten dituela eta 1985.koarekin baino ez dela elkarbiziko.
   Unibertsitateko irakasleak gure jakintzaren oinarriaren kexu dira, baina nola eduki ahal dugu inolako oinarri bat lau urtero behin legea aldatzen baldin badigute eta metodo "hobeagoa" ezartzen badigute? Orain irakasgai orokorrei emango zaie garrantzia.
   Espainia beti joan da Europa baino pausu bat atzerago, normalean Europak eginiko akatsak kopiatuz eta aurrera-pausuei muxin eginez. Hezkuntza ez dago honetatik salbu. Irakaslegoaren gehiengo bat ere ez dago Europara moldatzeko prest. Orainarte unibertsitate-irakaslea oso ondo bizi izan da. Klasera joanez (nahi badu), liburua edo apunteak hitzez hitz errepikatuz (ikasleok ez al dakigu hori eiten?) eta ulertu edo ulertu ez aurrera jarraituz. Orain, Europatik hezkuntza-sistema erreboluzionario bat datorkigu. Irakasle arduragabe hauei ardura jarri nahi diete, ta noski, ez daude horretarako prest. Europak unibertsitateak modernizatu nahi ditu, bain ordenagailua bai internet lehen plano batean jarriz. Bertan ikasleak behar duen materiala egon beharko litzateke....irakasleak igota....ja! Espainiar irakasleak, hori (lana) egingo dutela uste duten  politikariek argi dute!
   Nere unibertsitatean froga bat egin zen pasadan lauhilabetean. Zein uste duzue izan zela emaitza? Zergatik emaitza hori? Ba ikasleen gehiengo batek (metodo berria egin ez genuenekin alderatuz) kale egin zuten. Irakasleak ez zuten proiektua jarraitu eta ikasle eta haien familiak ordaindu behar izan zuten inkonpetentzi hori.
   Benetan zer da dagoena, ikasle txar/alferrak edo irakasle txar/alferrak? Emaitza objetibo bat egitea posiblea balitz interesgarria izango litzateke azterketa hori ikustea.


P.D.: Ez dut esan nahi irakasle guztiak txarrak edo alferrak direnik, baditut eta izan baiditut oso onak eta hezkuntzari entragatuak egon diren irakasleak; zoritxarrez kasu hauek esku bateko atzamarrekin zenbatu leikez.


Utzi iruzkina: