Eta orain zer?
Metroa, goizeetan beteta joan ohi da. Jendea halere antzerako gauzak
egiten joaten da. Horrela Metroko Jendea deritson multzo bat osa
genezake. Irakurten doazenak; orokorrean metro-sarreretan banantzen
dituzten dohako egunkari horietakoak. Beste jende ugari orain
ezinbesteko bilakatu diren MP3etan musika entzuten doaz; hauek bigarren
taldea osotuko lukete. Aurrera jarraitu baino lehen, hau da, hirugarren
talde maioritarioi aipatu aurretik 1.5 taldea edo aurreko bien nahastea
den talde bat aipatzea garrantsitzua dala uste dut, hau da, bai
irakutzen, bai musika entzuten doan Metroko Jende taldea. Hirugarrena
xinpleena da, ezer egiten ez doan jendea, ikus daitekeen ezer
behintzat, zeren eta hauek bere munduan murgilduta ibili ohi dira.
Agian galdetzen egono zarete... "eta laugarrena? zergatik ez du aipatzen? Zergatik ez du esaten lagunekaz berbetan doan laugarren taldea?". Ene
irakurle preziatuak...metrora goizean sartu baldin bazarie, hori da
egin ezin daitekeen gauzatariko bat...jende mordo artean berba egitea
behintzat lasai eta gustura.
Gaur baina talde hauetatik at dagoen emakume bat aurkitu dut. Andre hau
ez zihoan ez irakurtzen, ez musika entzuten ez metroan egitea normala
den beste ezertan. Andre hau poltsa bat hankartean zuelarik eta
jostorratz handi bat eskumako eskuan puntua egiten zenbiltzan. Bai,
badakit bere adineko andrak egin ohi duten gauza bat, bai ilobentzat,
edota seme-alabentzat. Halere andre hau ez zegoen halako ezer egiten,
baizik eta kordel bat egiten ari zen. Eta metroan...ikusten dudan
lehenengo aldia izan da, eta hori zoritxarrez, eta derrigorrez
metroaren erabiltzaile sutsu bat naizela!.Txiki-txikitatik erakutsi
digute, adin honetako andreak puntua egiten dutela, baina beti etxean
ikusi ditugu, telebista edo beheko-suaren ondoan eserita, edota
parkean, ilobak jagoten dituzten bitartean. Jostorratza askotan egin
duen pertsona baten tanekeran erabiltzen zuen, mugimendu ziur eta
zuzenak, bere beharrean guztiz kontzentratuta zegoen, metroa mugimendu
arrotz bat egiten zuenean soilik geldituz.
Zertan arituko ote zan pentsatzen? Agian bere arazoetan. Edo agian bere
ingurukoen arazoetan. Giza-bizitza azkenean bera egiten ari zen
kordelarekin alderatu leike. Zoriontsu izateko bizitzak aurkezten
dizkigun bide-gurutzeak ziurtasunez eta erratu gabe hartu beharko
genituzke baina askotan ez dago argi zein bide aukeratu nahi dugun gure
bizitzaren kordela luzatzen jarraitzeko. Noizbehinka aukera biren
artean zein da onena? Zuzena dena, edo gure bihotzak esaten diguna?.
Zuzeneko ondorio ziurtatuak emango digun bidea; edo itxaron beharko
duguna eta horren fruituak ziurtaturik edukiko ez duguna?. Hobe
aukeratu behar ez izatea! Baina horrela, aukeratu barik ez gara inoiz
zoriontsu izango, zeren eta bide-gurutze baten erdian gelditu ezkero,
beti pareta eta ezpataren artan bageuden moduan sentituko gara, gure
bizitza aurrera joango ez balitz moduan, gure bizitzaren kordela eten
egingo zen.
Beraz, hobe dugu garbi jokatzea, garbi hitz egitea eta apurka-apurka aurrera jarraitzea.
Hurrengo geltokia: Bizitza krudela baina erreala. "kontxo! neurea, jaitsi egin beharra daukat, egongno gara!;)"
Iruzkinak
Josu 2006-04-05 17:20 #1
Ona. Pasatu jatzu agiñetako miña?<br />
Utzi iruzkina: