Bizitza bat, Liburu bat

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-04-12 12:06
1

..::Bizitza bat, Liburu bat::..

Liburu bat, istoria bat kontatzen du. Gizaki baten bizitza, istorio bat da. Beraz, gure liburua egunez egun idazten joaten gara. Batzuetan orrialde batetik bestera gauza asko aldatu leikez, besteetan aldiz orrialde asko beharko ditugu, kapituluak zerbait aldatzeko; hori pertsona bakoitzak aukeratu duen istorioaren generoaren araberakoa da. Atzo, metroan nindoanean, liburu baten falta somatu nuen. Orduan, metroan zihoazen pertsona ezberdinei istoria bat egokitu nien. Azken hilabeteotan konturatu egin naiz, kanpo-itxura guztiz garrantzigabekoa dala pertsona nolakoa den zehazterkoan. Atzean utzi nahi duguen zerbait gertatzen denean jendea esan ohi du "pasa página", baina...nork ziurtatu ahal digu hurrengo orrialdeetan ez dala "arazoa" berriz suertatuko? Agian ez hurrengo orrialdean, baliteke kapitulu asko pasa behar izatea... Beste batzuetan gauzak gerorako utzi nahi ditugu, baina geu gure istoriari buruz iragana eta oraina baino ez dakigu, eta askotan gertatu zaigu aukera bat galdu izana eta berriz beste aukerarik agertu ez izana. Edo beste pertsonaren istorioa guztiz norabide-aldeketa bortitza jazotzea eta jada berandu izatea. Hori dela eta ez digu beldurrik eman behar momentuan momentuko egoera, hori bigarren maila batean jarri behar da, zeren eta erabaki bat hartzean momentuan momentuko gauza askok aldatu leikez egoera berri hortara egokitzeko. Ausartak izan behar da, eta hori da agian gure istorioei falta zaiena, protagonista ausart bat.
Halere ezberdintasuna ere badaude liburu batekin alderatzean. Liburu bat idazten dugunean atzera egin leikegu eta gustoko ez duguna berridatzi. Gure liburu pertsonalean aldiz, segunduro hartzen ditugun erabakiak suzko letrekin idatzita gelditzen dira, ezin izango ditugu ez ezabatu ez berridatzi hurrengo orrialdeak horren menpean egongo direlarik, beraz, liburua lodituz doan einean gero eta baldintzatuagoa izango dugu bizitza. Beraz guztiz garrantzitsua da ahalik eta zuzenen jokatzea momentu oro eta benetan egiteko nahia duguna burutzea, zer esango duten eta ikusten diren alde negatiboak ere alde batera utzita. Beraz...zein genero aukeratu duzu zure libururako?

AMAIERA

basoilarra

basoilarra 2006-04-18 10:28 #1

Aupa Basajaun,

Gure blogean ikusi dut erantzun diguzula. Zoritxarrez uskara Aezkoa aldean nahi baino guttiago entzuten dugu. Eskolan haurren gehiengoa D eredura doa baina kalean arras gutti entzuten da. Orai Aste Santuan bai, turista anitz izan delatotz. Baina ze demontre, horixe da gure jarduna, uskara sustatu, zabaldu eta elekatu!!.

Izan untsa,

Basoilarra

Utzi iruzkina: