Iban Arantzabal HUHEZIn

b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2006-11-13 22:11
1

Pasa den asteazkenean, azaroak 8, Joxe Arantzabalek hitzaldi bat antolatu egin zigun HUHEZIko ikasleei. Gonbidatua Iban Arantzabal izan zen, 31 urteko elgetarra da heziketa ikasketak egin zituen Eskoriatza bertan eta geroago EHUn euskal filologia Ikasi zuen, ondoren Sustatu eta Goienan editore bezala egin zuen lan eta gaur egun Arrasate Irratiko, GOITB eta telematika zaileko zuzendaria da.

Hasteko editorearen lana zein den azaldu zigun eta ondoren gaur egun Internetek informatzeko eskaintzen dituen abantailei buruz hitz egin zigun. Izan ere, komunikabide famatuen iritsiak eta albisteaz gain interneten jende anonimoarenak ere aurki ditzakezu eta adibide bezala hurrengo webguneak aipatu zigun: Sustatu.com, Youtube.com eta Flickr.

Ibanek hainbat aholku eman zigun ere. Alde batetik, artikuluak ahalik eta laburren egitea esan zigun eta bestetik esan zigun gaur egun jendeak ez zuela informazio bakar baten bila joaten baizik eta ikuspuntu ezberdinetatik datorren informazioa bilatzen du. Hori dela eta, blog bat egitera gonbidatu zigun besteak irakur dezaten.

Hitzaldia bukatzeko Ibanek Explorer kontrako kanpaina egin zigun Firefox hobeagoa zela defendatuz.

Oso ekitaldi ona iruditu zitzaidan, aurkezpen ona eta amenoa iruditu zitzaidalako, nirentzat ziren gauza berriak esan zigulako eta Iban Arantzabalek oso tipo majoa iruditu zitzaidalako.

2006-11-16 18:47 #1

Majoa... bueno, batzuetan majoa ere banaiz. Eskerrik asko. :-)

Explorerren kontrako kanpaina... Akaso larregi tematu nintzen kontu honetan eta tonua altxatu ere bai. Sinisten dut esandako guztian, baina zuek zarete baloratu behar duzuenak zer eta nola erabali. Bai zuek eta bai unibertsitatea.

A! Arrasate irratia, GOITB eta telematika zaileko zuzendaria naiz. Eta asmatu duzu, benetan da zaila sail hau. :-)

Utzi iruzkina: