Firefox-en jarraitzaileen adierazpenak aztertzen

azkoitikopinpilinpauxa 1456131277130 Azkoitiko PiNpiLiNpAuXa | 2007-01-11 17:06

2007an sartu berri gara eta klasera buelta ere egin behar genuen. Lehenengo aste gogorra baina izan dira, ikasgai interesgarri batzuk ere. Horietako bat, Web 2.0 ikastaroan Firefox nabigatzailea librearen ikastaratxo bat izan genuen. Eta horretarako gure irakasle den Joxe Arantzabalek, bilatzaile horren erabiltzaile batzuen testigantzak hartu ditu.

Testigantza guztiek Firefox en arrakasta zein den ongi deskribatzen dute: azkartasuna, erraza erabiltzeko... direla diote. Joxe Arantzabalen Faroa blogean aurki ditzazkezue. Oso interesgarriak dira, testigantza batzuk, batez ere erabiltzaile hauetako askok eta askok, goizean goizetik gaberaino Internet erabiltzaileak direlako eta beharrezkoa dutelako nabigatzaile on bat erabiltzea.

Nik nahiz eta nire ordenagailuan firefox instalatuta izan asko kostatze zait internet explorer utzi eta beste nabigatzaile bat erabiltzea!! Baina hemendik aurrera ahalegina egingo dut!!!!


Utzi iruzkina: