Energia kontsumoa murrizten

aurtenout 1456131165688 AURTENOUT | 2007-05-28 22:45
1

Gaurko gizartean energiaren kontsumoa arazo larri bat da. Arazo hau murrizteko ondorengo pausu hauek eman daitezke:

1.                 Energia berriztagarrien/ ez berriztagarrien erabilpena: Energia ez berriztagarriak murriztu behar dira eta horretarako energi berriztagarri gehiago sortu. Hau posible izateko, zentral eoliko, hidroelektriko eta eguzki plaka gehiago jarri behar dira eta zentral nuklearrak eta termikoak murriztu.

2.                 Energia aurreztea: Gu energia aurrezten ez badugu planeta guztia energia sortzen duten zentralez beteko da. Gainera energi iturri batzuk agortu egingo dira. Horrez gain, natura asko kutsatuko da. Energia aurrezteko gauza asko egin ditzakegu, adibidez: bonbila halogenoak erabili, argiak beharrezkoak ez direnean amatatu, ...

3.                 Birziklatzea: Birziklatzen ez badugu hondakinak pilatu egingo dira eta azkenean erre egin beharko dira. Gainera plastikoak erretzea materia kutsakor ugari sortzen du. Birziklatzen badugu hondakin kopurua asko murriztuko da eta gainera material batzuk gutxiago produzitu beharko dira ,adibidez papera.

4.                  Energiaren arazoak garraioetan: Kotxe bat mugiarazteko energia behar da eta energia hori petroliotik ateratzen da. Gaur egun petrolioarekin arazoak daude agortzen hari delako. Petrolioa ez agortzeko egin dezakegun gauza bakarra gutxiago kontsumitzea da. Gutxiago kontsumitzeko garraio publikoa gehiago erabiltzea da egokiena. Hau eginez gero, kutsadura murriztu, petrolio gehiago eduki eta kotxe istripu kantitatea murriztuko da.

Pausu hauek jarraituz gero energia gutxiago kontsumitzea lortuko dugu.

George Bush

George Bush 2007-06-05 22:37 #1

<p>baaa..... nik uste dut energia muriztearen kontu hori txorrada bat dela...... gahiago gaztatu beharko genuke ....jajajaja horrela ni aberastuko nintzateke.<br />&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; </p>

<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; <strong><u>GEORGE BUSH</u></strong></p>


Utzi iruzkina: