Ilegalizazioen inguruan gogoeta batzuk
Ondorengo ilaretan ezker abertzaleko alderdien ilegalizazioen inguruko nere gogoeta batzuk idatzi nahi ditut.
- Ilegalizazioekin Euskal Gizarteko zati baten eskubideak urratzen dira. Askotan esaten da Ezker abertzalea ez dela ilegalizatzen, Aralar hor dagoela eta ezkertiar eta abertzaleon eskubideak ez direla urratzen. Ez nago ados, nire iritziz, proiektu politiko bat ari dira ilegalizatzen, helburu konkretu eta ezagun batzuk dituen alderdi politiko bat, eta helburu horretarako (independentzia eta sozialismoa) bide orri bat aurkeztu duena eta 'bide orri' hori erabat demokratiko eta egingarria da. Aralar berez, Ezkertiar eta independentista ere bada, baina nik ez dut ezagutzen zein den bere bide orria Euskal estatu batera iristeko, beraz, Ezkertiar eta Abertzaleak direla, PP ri bezala sinistu behar diodan bezala 'zentro eskuinekoa' dela edota PNVri 'zentrokoa'? Gainera Nafarrek, ze aukera dute: AHT-aren alde dagoen NaBai?
- EiTBren jarrera: Azken asteotan ilegalizazioen mehatxua eta atzoko eta gaurko EHAK eta ANV ren 'bistillak' izan direnena, EiTB ren jarrera erabat lotsagarria eta salagarria iruditu zait. Euskal Herrian eta Euskal Herritar askorengan horrenbesteko eragina duen ilegalizazioen berriaren aurretik EEBB-etako hauteskundeen berri eman dute. Eta aurreko egunetako albistegietan 2. edo 3. berri bezala ematen zuten. Radio Euskadiko Ganbara Saioan, atzo eta gaur, gaiari buruz hitz egiten egon ziren, baina egun batean ere ez dute izan Ezker Abertzaleko errepresentanterik edota ingurukorik eztabaidan. EiTB publikoa eta guztiona, Alderdien legearen aurka eta Batasunaren ilegalizazioaren aurka Euskal gizartearen %60a egonik!
- Alderdi politikoen erreakzioak. Horrenbeste gustatzen zaizkien eta hain 'magikoa' den kondena hitza ez diot ia inori entzun... Guztiek esan dute, erabaki elektorala izan dela, antzerkia... Baina ia inor ez da gogoratu aukera politikorik gabe gelditu diren 200 000 Euskal Herritarrena.
Gustura jasoko ditut erantzun edo kritikak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: