Ilegalizazioak
Gaur, EHAK eta EAE-ANVren aurka, gobernu espainolak hartuko dituen erabakien berri jakin ahal izan dugu, eta zoritxarrez, SORPRESARIK EZ!
Berria jakinda, betiko sentsazioak, nazka, gorrotoa eta amorru gehien ematen didan sentsazioa, etsipena! Amorru gehien ematen didana esaten dut, ze azkenean ilegalizazioen helburua hori baita, ezker abertzalearen barnean, dibisioa, etsipena... lortzea. Baina ezin dugu etsipenean erori, eta Espainiar estatuaren eraso honi kalean erantzun behar diogu, merezi duen erantzuna eman behar diogu. Eta ez bakarrik ezker abertzaleak, ze eraso hau ez da soilik ezker abertzalearen aurkakoa, Euskal Herritarron aurkakoa baizik, aldaketarako Euskal Herritar guztion aukera politiko baten aurkakoa baizik. Horregatik, gustatuko litzaidake erantzuna ezker abertzalearen barrutik soilik etortzea, guztiok esan behar dugu aho batez ezetz, hurrengo hauteskundeetan egoera berdinean egon ez gaitezen.
Buruari bueltak ematen hasi naiz, ilegalizazioaren arrazoiak eta helburuak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko.
Helburuak
Helburuak nahiko argi ikusten ditut zeintzuk diren.
- Lehenenik, gaur egun, Euskal Herrian aldaketa politiko sakon bat lortzea nahi duen alderdi bat paretik kentzea. Hau da, Euskal Herria beste marko batera edota independentziara eraman dezakeen gaur egun Euskal Herrian dagoen aukera erreal bakarra mapa politikotik kentzea.
- Bigarrenik, Ezker Abertzalearen barruan zatiketa sortzea eta benetan ezker independentistak daukan indar politiko eta soziala desitxuratzea.
- Hirugarrenik, ezker abertzalea presionatzea bere ideia politikoei eta helburu politikoei muzin egitera.
- Azkenik, AHT-aren kasua eta honelako beste hainbat konflikto edo hauzi helburuetan sartuko nituzke. Ezker abertzalea instituzioetatik kenduz, honelako proiektuen inposizioa errazagoa egingo baitzaiela uste dute eta.
Honekin galdera bat etortzen zait burura, benetan ezker abertzaleak honelako indar politiko-soziala al du estatu espainolari honelako beldurra sartzeko eta aukera politiko hau ilegalizatzeko?
Nire iritziz bai eta hau arrazoietan ahaleginduko naiz azaltzen!
Arrazoiak
- Hauteskunde emaitzetan duen indarra
- Nire aburuz, estatu espainolari lehen ikara Euskal Herritarrok alderdiaren erresultaduekin sartu zitzaion. Oker ez banago, Hego Euskal Herrian 278000 boto lortu zituen 3. indar bilakatuz, bere aurretik soilik UPN/PP eta PNV/EA alderdiak zituelarik. Eta nire iritziz orduan hasi ziren baloratzen ilegalizazio aukera
- Hurrengo hauteskundeetan, Gasteizko parlamenturako hauteskundeetan, oker ez banago 160000 papeleta lortu zituen Batasunak. Gogoan hartu behar da, PP/PSOEk irabazteko beldurra zegoela eta horregaitik ezker abertzalearen boto asko PNV/EAk bereganatu zituen.
- Ondoren Ilegalizazioa etorri zen
- Hemendik aurrerako hauteskundeetan jasotako bozka kopurua nabarmen jaitsi zen, eta nire iritziz arrazoi desberdinegatik
- Jende askok bere bozka balioduna izatea nahiago du eta horregatik beste alderdi bati bozkatzen dio (joera hau argi ikusi zen azken hauteskundeetan ANVrekin, batzar nagusietarako bozken kopura herri askotan %20 gutxiagokoa zen legeztatua zegoen herrietako udaletxerako jasotako bozkekin konparatuz)
- Papeleta 'ilegalak' lortzeko zailtasunak. Baliteke hau herri askotan ez gertatzea, batez ere ezker abertzaleak indar handia duen herrietan papeletak banatzea zailagoa delako. Baina herri txikietan edota ezker abertzaleak indar handirik ez duen herrietan gertatzen dela jakin dut.
- Ez bozkatzea. Jende askori entzun izan diot ez zuela bozkatuko hauteskundeak antidemokratikoak direlako edota egoera politiko antidemokratikoak nazka edo amorrua ematen ziolako.
- Aralarren agertzea. Nire iritziz aralar sortzea akats bat izan zen. Ezker abertzalea zatitu baitzuten. Aralar bakezalea ezkertiarra eta abertzalea kontsideratzen da. Eta ezker abertzalea ez al da bakezalea, inork uste al du, ezker abertzaleak, herri honetan sufrimenduarekin jarraitzea nahi duela? Uste dut, azken negoziazio prozesuan argi geratu zela nork egin zuen benetako lana bakea eta arazo politikoaren konponbidea lortzeko.
- EAE-ANVren agerpena eta erresultatu bikainak. ia 200000 bozka hego Euskal herrian, Batzar nagusietarako lista guztiak ilegalizatuta zeudelarik, 2 ezik (1 araban eta bestea bizkaian) eta Nafarroako parlamenturako bozka 'ilegalak' zenbatuta(Nafarroan boto asko NaBai-ra joan ziren, UPN gobernutik botatzeko aukera baizegoelako
- Ezker Abertzaleak gazterian duen indarra: Ikerketa soziologiko gehienek diote ezker abertzalea aukera politiko geroz eta garrantzitsuagoa dela Euskal Gazterian.
Arrazoi hauek guztiek, pentsaarazten didate, azken urteotako bozketetan ez dela benetan euskal gizartearen argazki bat ikusten, nik uste dut argi dagoela Ezker abertzale soziologiko indartsu bat dagoela Euskal Herrian, aldaketa sakon baten alde. Alderdi politikoak ilegalizatuko dituzte, udaletxeetatik botako gaituzte... baina kalean jarraitu behar dugu lanean, ondorengo belaunaldiek egoera hau bizi ez dezaten. Ezingo dute gurekin, lehenago edo beranduago Euskal Herriak bere bidea egingo
Iruzkinak
bittor 2008-01-25 18:28 #1
Ñabardura batzuk: <br>-Ezker abertzalearen botoemaileen ( edo "ezker abertzale ofiziala" ) portzentai altu bat (% 25a) PNVri ematen dio botoa boto-erabilgarritasuna dela eta. Honek adierazten du, besteak beste, botoemaile hauen EZKER ahultasuna edo, beste era batean esanda, bere politika sozialaren ahultasuna.<br><br>-Nire ustez Aralar-en ibilbideak goia jo du. Errepresioaren efektoez baliatu da orain arte baina ez da Euskadiko Ezkerraren bigarren edizioa baino.<br>
Utzi iruzkina: