Astakeriak

CIUren sexua

astakeriak 1456131122560 Astakeriak | 2008-03-04 15:48

Sexismoak eta emakumearen zapalkuntza patriarkarrak bizirik dirau gure jendarte honetan eta nahiz eta gaur egungo alderdi politikoak aurrerako itxura eman nahi izan eta emakumeon eskubideen defentxan bandera eraman nahi izan argi erakusten dute beraien jarrerek zein den benetako aurpagia. Otsailaren 26ko El Mundo agerkarian CiU-ko Raul Font hautagaiak hauxe esan zuen: "CiU es una chica dispuesta a irse a la cama con quien sea". Lotxarik ere ez dute. Bestelako perlatxo sinestezin batzuk ere baditu... nazionalista dela esatea ere...Hona hemen elkarrizketa osoa:..«CiU es una chica dispuesta a ...


Euskal nesketaz diotena

2
astakeriak 1456131122560 Astakeriak | 2008-02-27 18:14

Aspaldidanik jakinak dira medio espainolek sarri euskal herritarren inguruan botatzen dituzten astakeriak. Oraingoan, Zamorako egunkari batean, euskal herritarretatik haratago, euskal neskeei bota dizkiete irainak eta deskalifikazioak. Antonio Civentos-en artikuluan, euskal neskak "zetazeo" edo "umeei beldurra emateko modukoak" bezala agertzen dira. Hona hemen artikulua: Si, como dice Cañete, a las ecuatorianas les salen baratas las mamografías, para mí que las nekanes del PCTV y ANV deberían pagar el triple por el servicio. Y es que no se pueden comparar unas cosas con otras. L...


Valentziako Xirivella herrian 36 urteko gizonezko bat atxilotu dute 256 urdaiazpiko lapurtzearren! Gizon hau garraio enpresa bateko langilea da antza denez eta banaketako orduan bat beretzat gordetzen zuen. 256 urdaiazpikoek guztira 60.000 €-tako balioa zuten. A ze pagotxa! Harrapatu zutenean sei urdaiazpiko zeramatzan, guztira 2.600 €-tako balioa zuten. Behin hartzen hasita zertarako hartu noirberarentzat bakarrik! Lagunek ere oparitxoak eskertzen dituzte: bat  amarentzat, bestea elkarterako, bestea Pepitorentzat...


"ETAren herria"

1
astakeriak 1456131122560 Astakeriak | 2008-02-25 11:38

Honela deitzen dio El Mundo egunkaria espainiarrak Euskal Herriari.Hauek diotenaren arabera Euskal Herria ez da existitzen eta ez da inoiz existitu. ETAk sortutako asmakizun bat besterik ez da. Honela dio, gainera, osatzen dela Euskal Herria: "los territorios que, según reivindican, pertenecen a Euskadi: Álava, Vizcaya, Guipúzcoa, Navarra (en España), Lapurdi, Baja Navarra y Zuberoa (en Francia)."Entzun egin behar dira gero... Honena zera da, El Mundo egunkariaren País Vasco edizioa Nafarroan ere banatzen dutela, nahiz eta hitzez ez onartu Nafarroa ere Euskal Herria dela...


Sar Hitza

astakeriak 1456131122560 Astakeriak | 2008-02-21 10:35

Kaixo astozaleok!Gure inguruko komunikabideetan eta sarean ohituak gaude izugarrizko astakeriak ikusten eta irakurtzen. Batzuk bitxikeria bezala geratzen dira eta barre egiten dugu hauekin, beste batzuk, ordea, errealitatearen desitxuraketa dute helburu.Abian jarri dugun blog berri honen helburua horiek biltzea da.On egin!