Honek badaki ongi jaten!
Valentziako Xirivella herrian 36 urteko gizonezko bat atxilotu dute 256 urdaiazpiko lapurtzearren! Gizon hau garraio enpresa bateko langilea da antza denez eta banaketako orduan bat beretzat gordetzen zuen. 256 urdaiazpikoek guztira 60.000 €-tako balioa zuten. A ze pagotxa!
Harrapatu zutenean sei urdaiazpiko zeramatzan, guztira 2.600 €-tako balioa zuten. Behin hartzen hasita zertarako hartu noirberarentzat bakarrik! Lagunek ere oparitxoak eskertzen dituzte: bat amarentzat, bestea elkarterako, bestea Pepitorentzat...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: