DENAK DU BIDE BAT
Eta etorri zen bezalaxe joan zen.
Eguzkiaren antzera,
baina kontrara.
Agian eguzkia da bera uxatzen duena.
Sartu-irten bat egin du,
ongi sartu gainera,
gauez ordea.
Pentsatzen hasia nago
ez ote zen izar usoa izango,
nigan atentzioa deituz.
Alkoholez beteriko gaua
eskuan dudan kubatako
izotza bezalaxe,
neu ere urtzen hasia naiz.
Emeki emeki hurbildu da,
atzamarrak gainean jartzeraino
eta bat-batean,
ezpain biek talka egin dute.
Barneko sua bizirik da,
izotza geroz eta azkarrago
ari da urtzen.
Gorputz biak elkarturik,
larrutan.
Eta orduan bai,
ur-jauzia.
Denak du bide bat
eta urak bere bidea
itsasoan bukatzen duen bezalaxe,
gure bidea ere,
eguna argitzearekin batera,
amaitu da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: