AMAIERA HASIERARAKO

Askatasunegarriz 1570453091596 ASKATASUN EGARRIZ | 2019-10-07 21:10
1

Amaiera guztiak berdinak direla diote. Nik, ordea, ez dakit amaiera bat zer den ere. Amaitutzat ematen dugun hori ez duzu uste inoiz itzuliko denik? Eta itzuliko balitz? Jarraipen bat izango balu? Badu amaierarik?

Zerk du amaierarik bizi garen mundu honetan? Askok esango dizute bizia egunen batean amaitu egingo dela, baina hori egia ote?

Nik uste denak duela jarraipen bat. Norbanakoen bizia amaitzen da baina bizitza ez da amaitzen, oraingoz behintzat. Liburuak irakurtzeaz amaitzen dugu baina liburuak ez dira amaitzen, beti dago berriren bat. Kantuak amaitzen dira baina ez, ordea, musika.

Amaiera baten ondoren hasiera bat dator akaso. Baina amaitu baino lehenagoko hasierak zer? Ez al dira gauzak amaitu baino lehenago hasten? Eta hasi baino lehenago amaitzen?

Has gaitezen amaitzen edota amaitu dezagun hastea.

Egun hau ere amaitutzat eman baino lehen hasiko baitzait hurrengoa, amaiezin bihurtuko zaidana ziurrenik honako hau ere. Eta horrela, e t e n g a b e .


Utzi iruzkina: