MESOPOTAMIA
Ka IV milaurtetik- ka 625 era. Meso=erdian; Potomo=ibaia. Bi ibaien artean dagoen zibilizazioa, tigris eta eufratesen artean, ekialde hurbilean. Nekazaritzara dedikatzen ziren, gune hori oso aproposa baitzen, uholdeak egoten zirenean ibai inguruetan lurra oso emankorra zen. Harri eta egur gutxi zegoen, gehienbat buztina erabiltzen zen, material pobrea. Hiri estatuetan zatituta zeuden. Herri ezberdinak zeuden; sumeriarrak, akadiarrak; babiloniarrak, asiriarrak eta pertsak(elkarren artean gatazkak zeuden).
ARKITEKTURA
Materiala buztina zen, adobe (buztin lehortua) edo adreilu(buztin errea) moduan erabiltzen zutena. Arkua sortzen dute, materialek pisu gutxi dutelako. Ez dira eraikuntza oso garaiak. Sumeriarren harresiak adobez eginak; oso lodiak eta ateak babesten dituzte(Istareko atea). Jauregiak garrantzitsuak, hiri estatuaren erdialdea, erregearen bizilekua, merkataritza kontrolatzeko tokia, garrantzitsuena zigurata zen: dorre mailakatua, tenplu baten funtzioa zeukan, zerurako bidea erakusten zuen, goialdean erregea bizi zen. Eraikuntza bakoitza errege bati dedikatua zegoen(jainko lurtarra), buztina erabiltzen zen eta gainetik esmaltea eman. Behatoki astronomikoaren funtzioa zeukan.
ESKULTURA
Normalean txikiak ziren harri eskasiagatik; desproportzioa zegoen gorputz ataletan, buru handia gorputz txikia; aurretik begiratzeko eginak, bekozkotasuna; hankak aldenduta gorputzetik, oinak geldi, besoak itsatsita eta eskuak bular gainean gurutzatuta; gorputza zurruna zen; begirada aurrerantz, begi handiak; eskultura bolumen trinkoa zen , borobildua, orekatua
ERLIEBEA
Asko egiten zen garai guztietan; erabat narratiboak ziren, gertaera nagusienen ospakizuna irudikatu; tamaina ezberdinak hierarkiaren arabera; Asiriar erregeen garaiko erliebeak garrantzitsuenak; ate aldeetan lau animali sinbolikoak: zezena, lehoia, arranoa eta gizaburua; oso garrantzitsuak Asurnasipal eta Asurbanipal erregeen jauregietako ehiza eszenak. Oso errealistak eta forma ea teknika aberastasun handikoak.
PINTURA ETA ARTE APLIKATUAK
Pinturak hormak apaintzeko erabiltzen ziren; kolore lauak. Urdina, gorria, zuria eta beltza. Garrantzitsuena zeramika esmaltatuzko adreiluz eginiko erliebeetan, jauregi eta harresietako hormen gainean. Ishtar atea, Ur-eko estandartea garrantzitsuenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: