AURREHISTORIA

artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 20:40

Gizakia kobazuloetan biziz da eta arte obra egilea da ka 25.000. urtetik.

PALEOLITIKOA(ka 25.000)

Ehizak garrantzi handia du, garai garrantzitsuena ka15.000. urtean hasi zen, goi paleolitikoan, Madeleinen garaia edo garai Magdaleniense.

-Pintura: kobazuloetan kokatu, helburu magiko erlijiosoa zuten; toki ezkutuetan; abereak margotzen ziren, tratamendu errealistaz eta elikadurarekin zegoen loturik; materialak odola, ikatza...Animaliak marrazterakoan, animali horren jabe bihurtzen zen gizakia. Irudia(normalean geziz josita) ehiza eta elikadura sinbolizatzen zuen.

Teoria batzuen arabera haitzuloetako irudiak Totemak izango lirateke hau da abere batengan oinarritzen den familia baten jatorria. Beste teoria batzuk diotenez zeinu arrak koba ataritik gertu daude eta zeinu emeak barnean. Eskuek jabetasuna adierazten dute, emetasuna edota estetika zeinu direla.

            -adibidez: Altamira(Santander). 1878an aurkituak, Marcelino de Santuolak.

-Eskultura:emakumezko figurak. Venusak. Eskultura magikoak, emakumezko irudia sinbolo sexuala dena ugalkortasunarena, ezaugarri sexualak exageratuak ditu, Esteatopigia. Txikiak zirren(10-12 cm). Erronbo forma normalean, eskuak markatu gabe, aurpegirik gabekoak, izter eta bular exageratuak.

            -adibidez: willendorfkoa; Grimaldi(polichinela); baousse.roussekoa; lespugne; laussel de la corne (horman dagoena)

MESOLITOA(ka 10.000)

Izotzaldiak amaitu dira, aldaketa klimatikoak aldaketa kulturala ekartzen du. Gizakiak elikadura aldatzen du.

NEOLITOA(ka 6.000)

Gizakia sedentario bihurtzen da, hiriak sortzen dira, jerarkizazio soziala sortzen da(buruzagia,medikua…); nekazaritza eta abelkuntza sortzen da eta elikadura segurtatzen da. Janaria egoteak, janari hau gordetzea ekartzen du eta honela zeramika agertzen da.

Irudi eskematikoak agertzen dira; antropomorfoak; adibidez:levanteko pinturak, emakumea dantzan; lleidako Cogulekoa; maestrazgoko multzoa.

ENEOLITO

Lehenengo aldiz arkitektura moduko bat sortuko da, megalitismoa (megalito:harri handia). Harri pulimentatua agertu, harriekin lehenengo eraikuntzak Europan agertu ziren.

            -Mehnirrak: monolitoak, harrizko bloke bakarra, modu zakarrean landua, lurzoruan bertikalki sartuta, edo etzanda egon daiteke, erori delako. adibidez: carnac.Britainian.

            -trikuharriak: Dolmenak; etxe antzerako eraikuntzak dira; hileta monumntuak, giza taldeak bertan hilobiratzen zituen bere hildakoak; ganbera nagusia mugatzen dute; ardatza ekialdera begira. Adibidez: Ausukoi aralarren; Aizkormendi; Egilaz hilobi kolektiboa

            -Cromlecha: harrespila; monolito ezberdinek osoturiko harrien zirkuloa; helburu astronomikoa. Adibidez: Stonehenge: Sailsbury, Ingalaterra; gaur egun harresi batek inguratzen du, babesteko; machihembrado teknika erabili. Historian zehar bere erabileraren teoria asko egon dira: erdi aroan harrizko erraldoiak deitzen zitzaien; merlin aztiak eraman zituen bretoien lurperatzea gogoratzeko; harrizko urkamendua; XVII. Mendean zeruari dedikaturiko erromatar tenplua zen; druidek sortu; masoiek erriatuak egiteko erabili(geroago debekatu zitzaien); botere sendakorrak zituen; XXmendean astronomiarekin erlazionatu; ka 2800an kokatu.

METAL AROAK

KOBRE AROA(5000-1800)

BRONTZE AROA(1800-800)

BURDIN AROA(800-100):prehistoria eta historia artean dago. Errausketa ohitura agertzen da, eta ontziak sortzen dira errautsak gordetzeko. Abstrakzio prozesu bat dago.


Utzi iruzkina: