ARRISKU SOZIALA
Arrisku soziala, non nahi eta une oro, edozein haurri egokitu dakiokeen egoera da, egunerokotasunean haurra inguratzen duen gizartearen arazoen ondorioz, bere garapenaren osotasuna arriskuan jartzean datza. Haur bat dena eta izango dena, ingurutik jasoko dituen hainbat faktore ezberdinen araberakoa izango da, bere garapena eta ongizatea zehaztu eta baldintzatuz.
Beraz, arrisku soziala, haurraren ingurua egokia ez denean ematen den egoera da , umearen eskubide eta behar fisiologikoak, afektiboak, kognitiboak zein soziokulturalak urratzen direnean.
EZAUGARRIAK ETA EZINBESTEKO BEHARRAK OROKORRAK
Edozein gizaki bizidunek bezala, haur txiki baten bizitzan, lo egiteak, jateak, higiene egoki bat jasotzeak, babes fisikoa zein emozionala izateak, atxikimendu seguru eta iraunkor bat jasotzeak, eta beraien komunikazio eta kuriositateetan errespetatua izateak izugarrizko garrantzia dauka, bere garapena egokia izan dadin. Arrisku sozialean dauden haurren egoera, jasaten duten gabezi sozialaren araberakoa izango da, eta gabezia hauek honako hauek dira:
Behar fisiologikoak, non haurraren elikadura, tenperatura, garbitasuna, loa, jarduera fisiko eta jolas egokiak gauzatzea, babes fisikoa zein osasuna bermatzea ezinbesteko alderdiak dira. Behar fisiologikoen garrantzia amaren haurdunalditik bermatzea ezinbestekoa da, umearen ongizatea egokia izan dadin. Horretarako, elikadurari dagokionez, ezinbestekoa da amaren zein haurraren elikatzean erreparatzea, elikadura anitza eta asetzeko lain izatea, fetuak minik jaso ez dezan eta haurrak bere garapenean ez dezan desnutrizio edo gehi-keriarik jasan.
Bestetik, etxeko egoera ere egokia izatea ezinbestekoa da, etxebizitza duin baten baldintzak beteko dituen toki egonkor eta haurraren egunerokotasunean beharrezko jantziak eta eskola baldintza egokiak izatea beharrezkoa da. Hau bermatzeko, haurrak higiene minimo batzuen beharrak ditu eta pertsonaren zein biziko den inguruaren garbitasun egoki bat eskatzen du horrek. Ezaugarri hauek bete ez gero, haurrak alde batetik hotza, hezetasuna pasako du, eta bestetik, gaixotasunak jasotzeko arriskua izango du, bere garapen sozialean arazoak sortuz.
Honez gain eta babes fisiologikoarekin amaitzeko, umearen garapenean hain garrantzitsuak diren jolasak eskaini eta izateko eskubidea ezin zaie urratu. Jakina denez haur guztien garapenean ezinbesteko jarduera da jolasa, bertatik esplorazioaren bitartez, ezagutza ugari jasotzen dituzte eta horretarako espazio askatasun bat izan behar dute, ala nola naturarekin kontatua izateak duen garrantzia ahaztu gabe.mugikortasun, askatasun, jolas zein jarduera ezberdinak ez izateak ere bere garapena izorratu dezake eta zer esani eguneroko jarduera hauen ostean beharrezko atseden edo loa bermatzeak. Eguneroko atsedenerako toki seguru bat izatea ezinbestekoa da.
Behar kognitiboak, non haurraren esplorazioa, estimulazioa eta errealitatea ulertzea ezinbestekoak dira bere garapenerako. Esplorazioa, arestian aipatu bezala, ezinbesteko ezaugarria da ume baten ezagutza eta garapenaren ibilbidean. Haurrak bere ingurua esploratzeko beharra dauka, ingurutik ikasteko eta horretarako, esplorazio euskarriak izan behar ditu, bere ingurukoekin partekatuz.
Estimulazioari dagokionez, ingurune estimulagarria sentitzea eta estimulu aniztasunak izatea ezinbestekoa da. Haur batek ingurua entzun, ikusi, ukitu eta sentitu egin behar du, estimuluen eta gabezia sentsorialak ere arrisku sozialean jarri baitezake umearen garapena.
Errealitatea fisiko eta sozialaren ulertzeak berriz, haurraren sozializazio egokia eta errealitateari aurre egiteko baliabideak eskaintzean datza. Pertsona guztiak izan behar dira bizitzako erronka ezberdinei (heriotzari, plazerri, sexu aniztasunari… ) aurre egiteko gai, horretarako nahita ezkoa da, haurrari une oro egia esatera, gauzak diren bezala azaltzera bizitzaren harreman eta lotura afektiboen ikuspegi erreal bat eskaintzea … hau ongi gauzatu ez gero, haurra arrazakeriaren, gizartearen kontrako balioen, ikuspuntu pesimistaren eta errealitate ezkutuaren biktima izatera bideratua izango baita.
Behar emozional eta sozialak ere izugarrizko garrantzia dute. Haur batek jakina denez, atxikimendu jokabidea ezinbestekoa du bere bizitzan eta honen beharra baldintza gabea eta onarpenezkoa izan behar da. Haur guztiek behar dute heldu esanguratsua alboan, guztiek behar dute babes eta kontaktu intimoa. Maitatuak sentitzeko nahia. Izan ere, segurtasun emozionalaren gabeziak, bazterketa, bakardadea eta maitasunaren gabezia mehatxuaren arriskuan jar dezake.
Beraz, hau ongi gauzatu eta haurraren garapena bide onetik gauzatzeko inolako arrisku sozial gabe, ume guztiek, gizartearen parte sentiarazi behar zaie, familia zein eskoletan beraien parte hartzea baliagarria dela erakutsiz eta beraien beldurren aurrean kasu eginez. Beldurra jokabide naturala da,normala da gurasoen galerari, baztertuak zein abandonatuak izateari beldurra izatea eta honen aurrean ulerkorrak izan behar dugu, babesa eskainiz eta beharrezko baliabideak eskainiz. Biolentzia fisikoa, hitzezkoa, eztabaida desegokiak, mehatxuak, kontrol galtzeak, jokabideen inkoherentzia … beldur jokabidea piztu arazten baitute, ostantzean, haurra urduritasunean, arazo emozionaletan, hitzezko zein biolentzia fisikoan, mehatxuen bidean eta kontrolik gabeko munduan izango baita hezita.
Azkenik, sexuak,jakin mina, imitazioa eta elkarrekintza dakar, horregatik oso garrantzitsua da haurren galderei erantzutea, taburik gabe gai guztiez aske hitz egitea. Honela sexuarekiko harreman egokia garatuko baitu txikitatik, abusu sexualen arrisku bidean erori gabe.
OZTOPOAK
Ikusi dugun bezala, haurrak bere ingurutik hainbat erantzun behar ditu bere garapena egokia izan dadin. Babesgabetasuna sentitzen duten haurrak, baztertuak izan zein, beraien garapenean alderdi guztiak garatuak ez izatera bideraturik daude. Gabezia hauek beraien etorkizunean eragina izango dute, izan ere haur batek bere biziaren lehenengo etapan jasango dituen bizipenak, erabakigarriak izango dira bere gainontzeko bizitzan. 0-6 bitarteko arrisku sozialean dauden umeak, edozein izanik ere sozialki jasoko duten gabezia, oztopoz beteriko bizitza batean murgiltzen dira.
Oztopo nagusietako bat, autoestima baxua izaten da. Oztopo honi aurre egin eta gainditu ezean, haurrak hainbat gabezia jasango ditu, izabn ere, autoestima baxua izateak, bere garapenean eragina izango du, bere ikaste prozesua zein harreman eta komunikazio trebetasunak oztopatuz.
Ikaste prozesua, amaigabea egingo zaio, konzentrazio eta errendimendu faltak, arretan gabezia izugarria sortuko baitio, motibazio falta areagotuz. Honekin batera, komunikazio ezak eraginda, harreman sozialetan arazoak izan dezakete, kasu batzuetan, beraien jokabideak gizarte arauak eta mugak hautsi eta autokontrol kontrola ezina erakutsiz.
Honez gain, arrisku sozialean dauden haurrak, sentimenduak erreprimituta izaten dute eta horren eraginez, etengabe arreta deitzea behar izaten dute, bizitzan jasoko dituzten feedback negatiboak zein frustrazioak toleratzeko gai izan gabe.
Haur batek bere ikuspuntutik, arrisku bidea identifikatzea ez da bat ere erraza, azken finean txikitatik ezagutu duten errealitate bakarra da eta horregatik ezinbestekoa du helduaren esku hartzea konponbide egokia aurkitzeko.
ESKU HARTZEA
Arestian esan bezala, arrisku sozialean dauden haurren gabezia handiena sentimendu falta izaten da eta oztopo handiena harreman edo komunikazio falta. Hau ikusirik, esku hartzea, alderdi sozio-emozionalean egon behar da batik bat, honek eragin zuzena eta positiboa izango baitu bere harremanetan.
Edozein izanik ere etxean jasan duen egoera (atxikimendu falta, tratu txarrak, etxeko baliabide exkaxak …) haurra baliotsu sentiaraztea lortu behar dugu, errespetatua eta dituen gaitasunetan baloratua. Gainontzeko gizartearen onarpena sentitzea oso garrantzitsua da izan ere horrek bere auto-estima baxua igotzen lagunduko dio.
Ingurua moldatu beharra dago bere ongizatea bermatua izan dadin, eta sarri behar bereziak behar ez dituztela dirudien harren, urritasun soziala jasatea, beste urritasunek haina behar eta laguntza bereziak behar dituzte. Beraz, arrisku sozialean dauden haurren egoera antzemateko, lerro-artean irakurtzen jakitea ezinbestekoa da, sarri kasuak antzematea ez baita bat ere erraza izaten. Honelako edozein kasuren haurrean lehenengo guraso zein haurraren tutore legalarekin hitz egin behar da, arazoa mahai gainean jarri eta hauen onarpenik edo arazoari aurre egiteko erantzun eta laguntzarik jaso ezean, neurri bereziak hartu behar dira.
Behar berezi hauek familia, eskola, psikologo eta zerbitzu sozialekin partekatu eta elkarlan bat izan behar du, guztien artean, haurraren garapen egokia bermatuko dituen erabakiak hartu eta ongizate eta ingurune egokiena eskaintzeko bidea jorratuz.
ERAKUNDE ETA BALIABIDEAK
Iruzkinak
Utzi iruzkina: