E.H: Erotu nahi gaituzte?
Euskalduna naiz, baina ez diet inongo gorrotorik jarrera ona agertzen duten Espainoleri, hau da, niretzako garrantzitsuena ez dira, nazioak pertsonak baizik, zer dira ba nazioak pertsonak gabe?
Hau argituta, nire burua Euskalduntzat daukat, eta oso harro nago desberdina izateaz, beno hau tontaketi bat da kontutan edukita, pertsona guztiak desberdinak garela, eta hobe beharrez horrela gainera, bestela a ze mundu aspergarria
Beno nire gaia Bake prozesuaren inguruan da, oso erreta nago, horregatik nire izenburua, "Erotu nahi gaituzte", inpotentzia izugarria sentitzen dut, engainatuta sentitzen naiz. Nork du nire amorruaren errua? PSOEk, ETAk, Espainiar politiko guztiak...
Nik esango nuke, aipatu ditudan guztiak. Martxoan ETA erakunde armatuak, tregua eskeini zuen, eta Bake prozesua hasi berria zegoen, horrela Euskaldun guztiok poztasuna erakutsi genuen gure herritako kale guztietan, 9 hilabetete eta gero, "Bake Prozesua" pikutara joan da, eta nire ilusioa ere.
PSOEk 9 hilabete horietan zerbait egin ote du? Ezerrez, guztiz lotsagarria, eta gainera kontentu agertzen dira, ezer egin ez dutenean.
Eta beste aldetik, onargarria ahal da ETAk egin duena? Nire iritziz ez, ETA oso haserretuta egon daiteke Espainiar gobernuarekin, baina ez ahal da gehigitxo izan Madriden egin duena? Egia esan ez dakit zein diren Erankundearen pentsamenduak, eta norbaitek ezagutzen baditu argituko balizkit eskertuko nizkioke.
Ez dut etsiko, esperantza handia dut herri honengan, eta herri honetako gendearengan, aurrera egingo dugulakoan nago.
Umeak izatea oso ondo dago, baina heldua zarenean, umea eta heldua izan behar zara, eta heldua izan behar zarenan zuhurtziaz eta buruarekin jokatu.
Eskerrikasko
Iruzkinak
zarabanda 2007-01-08 13:48 #1
"Umeak izatea oso ondo dago, baina heldua zarenean, umea eta heldua izan behar zara, eta heldua izan behar zarenan zuhurtziaz eta buruarekin jokatu." Zoritxarrez badirudi orain ETA "umeen" eskuetan dagoela. Ez dute zuhurtziaz jokatuko eta hori gure kalterako izango da. PSOE-k, aldiz, zuhurtzia gehiegirekin jolastu du eta azkenean dena pikutara joan da. Orain zer? Ez dakit.
Utzi iruzkina: