Arauak eta pilotakadak
Karnabaletako astelehena. Tolosa.
Biñakako txapelketako ligaxkako 8. eta azken jardunaldia. Beotibar.
Zeñek ezeban nahiko egotia Tolosan? Eta Beotibarren? Ba, pelotarixak. Bai, bai; partidako protagonistak.
Heldu dia ligaxkako azken partidora, eta ez gorrixek ez urdiñek eztute aukera matematikorik final-erdixetara heltzeko. Ez dute ezer jokatzen.
Bueno, bai. Baina eztute euren burua jokatzen. Bere enpresako beste bikote baten "izenian" jokatzen dute. Ah, ta hau gutxi bazan, galtzera jokatu bihar dute, euren enpresako pelotarixen alde itxeko.
Zirko bat?
Ez, 2009ko eskuz biñakako lehen mailako pelota txapelketaz nabil berbetan. Lau t'erdiko txapelketa eta eskuz banakakua hartuta, urteko txapelketa garrantzitsuena. Ta hola gabiz.
Azken jardunaldirako bikote asko enpatauta egongo zirala ikusitxa, enpresetako ugazabek, arauak egokitzia pentsau zuten, ta hemen egokitzapen horren ondorixuak: Xalak eta Zubietak, enpresa bereko Gonzalez eta Barriola (...) semifinaletan sartzeko, galtzaile izan biahr dia gaur Tolosan. Eurek irabazi ezkero, Bengoetxea VI.a eta Beloki Asegarceko jokalarixak klasifikauko dira. Eta aldrebes, Oinatz eta Ruben klasifikatzen badira, bere enpresako bikotiak galdu daben señale.
Ta nere galderi da, galtzen daben parejiak tongo ingo dau? Galtzera urtengo dira? Gaurko partidua teatro bat izango da, ia zeñek hobeto disimulau txarto jokatzia? Eztakit ba, beti pentsau izan dot jokora urtetzen dana irabaztera urtetzen zala...
Gustora eztao iñor, bestela ikusi klasifikatzekotan daren bi bikotiak, eurena eztan emaitza baten zain dare klasifikatzeko, ta gañera printzipioz, eurentzako emaitza txarra izango da eurak klasifikauta dareneko resultaua. En fin, gero pelota zela ezta egongo pelotia ulertzen ez daben jendia?
Ez dozula ezer ulertzen. Normala. Baina bueno, nahi badozu, irakurri zela geratu dan enpate kasuak apurtzeko araua, LEP.M-en orrixan: http://www.lepm.org/documentos/nota de prensa_clasificacion_liguilla.pdf
Iruzkinak
Utzi iruzkina: