Sare Gizartea

argi 1456131013480 Argi | 2009-04-22 00:01

 

Aurreko mendean Informazioaren Gizartean bizi ginela esaten genuen. Informazioaren gizarteak teknologiarekin eta elkarregainetik sortu zen. Bertan komunikazioa eta informazioa zen oinarri. Informazioa ez dela komunikazioa ondorioztatu zen. Historian zehar informazioaren arloan egin diren azterketa gehienak aurreko mendean egin izan dira.

 

Komunikabideak izugarrizko indarra hartu zuten. Gizartea gidatzeko, moldatu eta manipulatzeko arma ziren. Publizitatea, marketinga eta harreman publikoak sortu ziren, honen garrantzia azpimarratuz. Denek komunikatzen saiatzen baziren ere, gehienak informazio jarioa bakarrik egiten zuten. Horiek kudeatuta gehiago lortzen zela jakitea lortu zen.

 

Bertan irten zen kazetaritzaren eta egungo gizartearen oinarria. Hortik edanda, eta ez oso urruti joanda denboran, internetaren sorrera dugu. Interneta izugarrizko abiadan ezarri zen gizartean. Internetek ahalbideratu zuen munduko bi poloak kontaktuan egotea eta elkarrekin lan egitea segundo berdinean. Daraman abiadura ikaragarria da.

 

Azkar sortu ziren eta multiplikatu web atariak, baina hurrengo pausoan gizabanakoen webak izan ziren. Ondoren blogak bilakatuko ziren. Blogak web2.0 fenomenoaren barnean kokatzeko aukera zuten eta informazioa komunikatzeko bide erraz eta azkarra ziren. Bertatik jaioko ziren sareak. Interneteko sareak. Mundu guztia hartuko zutenak. Hasiera batean blogak eta blogariak elkartzeko ziren. Plataformak zerbait izaten zuten komunean. Pixkanaka sareak sortuko ziren. Sare sozialak edo delakoa bilakatuz. Sareak betidanik egon direla esan dezakegu, giza erlazioak eta funtzioak sare, komunikazioa elkartrukatzeko, bitartez transmititzen ziren. Gizartearen osagaia zen. Internetek abiadura erantsi dio.

 

Egun Sare Gizartean bizi garela esan dezakegu. Gehienok dugu Tuenti, Facebook edo antzerako profil bat. Bertan beste pertsonekin kontaktuan jartzen gara. Interneteko sare sozialak fenomeno berria dira, baina gizarteko betidaniko sareetan oinarrituak.

Duten indar-gune nagusietakoa elakarreraginerako gaitasuna da. Bestetik hasteko gaitasuna eta azkenik, denbora-espazio lerroak apurtzeko gaitasuna.

In-put eta Out-put bidez funtzionatzen dute. Denok gehitu eta ateratzen dugu informazioa bertatik.

Arrakasta ziurra izan dute. Mundua Facebook eta Tuenti bidez loturik dago. Dagoeneko publizitate kanpainak moldatzen ari dira gizarte “berrira” moldatzeko. Bestelako profil plataformak ere badira, gai desberdinen arabera antolatuak: sexuak, lanbideak, gustuak, sexu orientazioa, nazionalitatea...

 

Oraindik ez daude ondorioak garbi ikusten. Mundu hau, sare sozialena, bilakaera konstantean dago, beti aldatzen. Baian beldurrak eta arriskuetaz hitz egiten dute aditu asko. 

Pentsatzeko eta hausnartzeko bidea ematen dute. Zer diozu zuk?


Utzi iruzkina: