Saninaziyuek

argi 1456131013480 Argi | 2009-08-12 16:26

“ Balorazioa positiboa da. Jendeak ondo erantzun du”

Larunbat eguerdiko istiluak alde batera, ondo joan dira Saninaziyuek

“Azken Egunetan jakin genuen Lehendakaria ez zela etorriko”

 

Alex Silva> Saninaziotako erresaka pasatu ondoren udaletxean ere lanean hasi dira. Javier Altuna, Azpeitiko festa batzorde burua, jaietako balorazioa positiboa dela gogoratu digu, aurtengo Saninazioak ondo joan dira. Egoera ekonomikoa onena ez bada ere jaiak antolatzen hasi aurretik bazekiten Azpeitiko festetan ahalegin handia egin beharko zutela. “Aurrekontua murriztuta, saiakera eta aldaketa ugari egin ondoren, gehiegi ez nabaritzea” lortu dutela dio Altunak. Gainera “ekintzak ondo irten dira” eta jaietan krisia gehiegi ez nabarmentzea lortu da zinegotziaren esanetan. Jendea asko inplikatzea eta ongi erantzutea eskertzekoa da udalak dionez. Tabernarien iritsiz ere jende ugari mugitu da Azpeitiko kaleetan.

Udaletxe aurrean Isabel Celáaren, Lehendakari ordearen, aurrean gertatutakoaz galdetzean istiluen balorazio politikoak egitea baztertzen duela esan digu zinegotziak. “Prentsaren bitartez jakin genuen Patxi (Lopez) ez zela etorriko”. Jaiak baino egun gutxi batzuk lehenago jakin zen Azpeitiko Udaletxean, aurtengoan, Lehendakaria ez zela herrira hurbilduko.  Udal aurrean eta Loiolan Eusko Jaurlaritzaren ordezkariei egindako protestaz gain Saninazioak lasaiak izan direla azpimarratu du Festa batzorde buruak. Kale-borroka ekintzak ere izan dira. Kutxazain automatiko bat erre dute eta Soreasungo obretan kalteak izan dira. Baian hauek ez zuten festa eten, Udalaren esanetan.

Zezen plazan

Jaietan Altuna zezen plazan ikusi izan dugu zezenketak ikusten, “zezenketen aurkako protestak ere, beherakada handia izan dutela” adierazi du. “Lehen egunean bi lagun izan ziren pankarta batekin, bestetan, ez ditut ikusi” aipatu zuen. Bide batez, zinegotziak jaiak disfrutatu izana eta datorren urteetan disfrutatzen jarraitzea opa die azpeitiar guztiei.


Utzi iruzkina: