Publikoa?
Azken urteetan albiste izan dira hainbat udaletxeetako arduradunek egin duten joko zikina. Kontua orokorra ez izan arren toki guztietan egiten dira ezkutuko gauzak diru publikoarekin. Asko ez dira kezkatzen diru publikoaren erabilerarekin.Pentsa dezagun une batez, diru publikoa gurea ere bada.
Guk autoa erosi behar dugunean, mila dendetatik pasatu ohi gara aurrekontuak bituz. Azkenean, gure ustez, eskaintzarik onena aukeratzen dugu. Bada, diru publikoarekin berdina egin beharko zuten gure udal gobernuek. Diru hau denena izanda, erabilera egokiena ematea komeni da.
Gehiegi entzun ohi dugu: Hemengo obra hau Iñakiren enpresak eraman du aurrera. Badakizu zein ondo konpontzen den alkatearekin... Baina hauek ez zuten zertan gertatu ere. Baina gure pasibitateak bidea ematen die horrelakoei.
Diru publikoa gaizki erabiltzen den bakoitzean, gure patrikak zuloa izango bazuen bazela da. Guri etxera bidean diru-zorroa lapurtzen digutenean eta honek diru gutxi duenean, ez du axolarik. Baina egun berean gure lagunari lapurtzen badiote eta alboko bizilagunari... Diru guzti hori bitu eta lapurrak bere onurarako enpresa irekitzen badu?
Diru-zorroaren partez jarri dezagun orain zergak. Orain zer? Gauzak ez dira berdin ikusi. Diru hori denona da eta beraz denon onurako izan beharra dauka.
Lapurra, lapurra denean ez dio axolarik. Baina “lapurra” guk hautatutako ordezkaria denean ez zaigu horren ondo iruditzen. Ez dauka zertan gure diruarekin bere onurarako ekintzarik egin.
Baina dena ez da hor gelditzen. Diru horrekin erositako eraikinak ere herriarenak dira. Biztanle guztienak diren heinean udalak eraikin hauek mantentzeko konpromisoa hartu beharko luke. Nor da alkatea nire diruarekin, zein besteenarekin, erositako polikiroldegia saltzeko? Nork jarri beharko du salmenta horren prezioa?...
Horrelakoak egunero izaten dira gure herrietako udaletxeetan. Baina guri bost axola. Jarrera honekin jarraitzen dugun bitartean, esku-garbiko lapurrek gure kontura negozioak egingo dituzte. Beharbada, hau irakurtzen duzun bitartean zure jaioterrian dagoen txokorik esanguratsuena saltzea bururatu zaie.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: