Modernismora
Nora ezean nengoela Aste Santuetako oporretan, Bartzelonako familia ikustera joatea bururatu zitzaidan. Aspaldian ez bainituen ikusi.
Baina oraingoa ez zen bidai “normal” bat izango. Oraingoan nik emango nuen nire autoa. Nire lehenengo bidai luzea zen hura.
Denetarik topatu nuen bidean. Eskoriatzatik irtetean izugarrizko hotza eta euria ari zen. Nafarroa aldean elurra. Zaragozan berriz eguzkia. Baina onena BCNra iristean etorri zen. Sartu orduko ataskuan nengoen. Bertan bero handia egiten zuen.
Ez zidan aspertzeko paradarik eman hiriak. Egunak etorri eta egunak joan, beti zegoen zereginik: hiriko eraikinak bisitatu, dendetara joan, museoak ikusi... denetarik.
Baina benetan harrituta laga zidan bertan ikusi nuen museotako bat: El Pueblo Español izena zuena. Herri txiki bat zen, baina tamaina errealean eginda. Bertan Espainiako herrialde guztiak zeuden irudikatuta. Hori bai, kaleak komunitate autonomikotan antolatua. EH ere bazegoen, nola ez.
Monumentu ikusgarri hau Esposizio Unibertsalerako egin zen, baina oraindik ere mantentzen da. Eta urte askotarako
barcelona tagged map by user - Tagzania
Iruzkinak
Utzi iruzkina: