Hotelak
Asteburuan Valentzian izan naiz. Egia esam ez neun espero ikusitakoa, galduta, zahartuta eta atzeratuta dagoen hiriburua. Ez du merezi duen fama. Gainera, bertako zerbitzuak, ez dira egokienak. Bi hoteletan izan nintzen. Lehenik Kris Consul del Mar **** hotelean. Zahartuta, zikina, garestia, tratu txarra... Ez du merezi!
Bigarrenik, La Casa Azul delakoa. Hotel berezi bat da. Valentziako zentro historikoan kokatuta, azoka nagusiaren alboan. Hotel txikia, hiru logela ebsterik ez du, baina zein baino zein egokiagoa eta politagoa. Tratua ezin hobea eta bertakoak oso atseginak. Gela bakoitza bere inguruko zerbaitekin lotura du. Lehen pisukoa Borgia familian inspiratuta dago, garaiko ikur eta dekorazioarekin. Bigarren pisukoa berriz, Setaren ibilbideari eskainia. Kutxak, setazko apaingarriak... denetarik.
Azkena, nik erabili nuena, Valentziako ilargiari eskainia (...a la luna de Valencia). Amets bat da logela hori. Ezin hobea. Ilargiaren argia kopiatzen duen argiztapenarekin, diseinu berritzaile eta modernoa, gustu handikoa...
Edonor Valentzira joateko asmoa badu, bertaratzera gonbidatuko nuke!
Hotelaren izena: La Casa Azul; vinos & rooms Valencia
Telefonoa: 963 511 100
Iruzkinak
Utzi iruzkina: