ECDL – Personas tour 2008

argi 1456131013480 Argi | 2008-05-16 18:03


Apirilak 25 egun berezia izan zen Donostian. Bederatzigarrengoz Dani Martin eta bere taldeak kontzertua eskainiko zuten.

Gaueko bederatzi eta erdietan Anoetako Belodromoa guztiz beteta zegoen. Bi ziren jotzen zuten taldeak: Sin Rumbo eta El Canto Del Loco. Baina zertarako engainatu, gehienak bigarrenak ikustera joan ginen.

Azpeititik, koadrila guztia joan ginen. Espero bezala, kontzertua ez zen ondo hasi. Sin Rumbo taldeak intentzio handia jartzen zuen baina ez zuen ikusleria pozten ezta Belodromoa betetzen ere. Hauek amaitu bezain laster, jende guztia zoratu eta orduan bai. Giroa ezin hobea zen, argizko kutxa haren barnean ECDL zegoen. Benetan ondo pasatzen dute beraiek musika egiten. Hori emanaldi igartzen da.

Bertan VIP gunean, taldearen lagun eta senideak zeuden: Amaia Montero, Mikel Erentxun, Alex Ubago, La Oreja de Van Gogh...


Berandu amaitu zen kontzertua, baina merezi zuen. Ea gaur Bilbon, Donostian bezalako arrakasta duten. Beti ere, ezin da konparatu Gipuzkoako ikusle fidelak edo bilbotarrak.


Utzi iruzkina: