Blogen kritikak

argi 1456131013480 Argi | 2008-02-29 00:53

Egun on!!!

 

Oraingo honetan, blog desberdinen azterketa egitea tokatzen zait. Espero dut blog hauen sortzaileak nire kritika ulertzea eta konstruktiboki onartzea, ez bestela.

Hori bai pitotea muntatuko dena nire bloga kritikatzen badute.

Bueno ba, banoa saltsara:

 

Lehenik eta behin, Dj Bullen bloga aztertu dut. Blog pertsonala eta festekin oso lotuta.

http://www.djbull.net/category/2/ honek, bere blog propioa sortu du bere orrian. Egoki landuta dauka eta oso bizia da blogaren edukia. Hala ere, berri bakoitza ez du asko sakontzen baina oso konplexua da bere bloga. Argazkiak, bideoak, gonbidapenak... denetarik dago bere blogean. Jairik jai ibiltzen den horietakoa dirudi Bull. Jaien zerrenda eta balorazioak ditu eginak bere webean.

 

http://www.blogak.com/garaigoikoa/ Hau berriz, soziologia eta soziolinguistikaz diharduen bloga da. Aurrez prestatutako blog horietakoa “aurrefabrikatua”. Honek bere ataria ireki du interneten eta menperatzen dituen informazioaz bete. Espezializatua dela esan daiteke, askotan gai konplexuak lantzen dituelako eta ez egunerokoak. Bere idazteko era ez da zaila, beraz, gaiaren haria jarraitzeko arazo gehiegirik ez dago.

 

http://goiena.net/blogak/zubia Zubiaren bloga guztiz desberdina da. Freskoa, gaztea, ironiaz betea... Alaia da blog hau. Web gune honetan orduak pasatzeko adina informazioa dago eta gainera oso era arinean idatzita. Ez da gauzak esatearekin bakarrik konformatzen gure Zubia. Esaten duena ondo esan behar du.

 

http://hezkuntb.blogspot.com/2008/02/lamiakoko-adelaida-joserrarekin-elkar.html hezkuntza eta telebistarekin erlazionaturiko ataria da hau. Oso ideia politak plasmatzeko gai izan da blog honen sortzailea. Bideoak, argazkiak... denetarik konbinatzen du autoreak. Amaieran plater goxo eta gustagarria lortuz. Sukaldean, Argiñano bezalako sukaldaria izan behar da horrelako konbinazio on bat lortzeko

 

Eibartar honen atarian, http://eibar.org/blogak/luistxo/archive/2008/02/28/rajoy-eta-raxoi, gauzak barregarri eta kezkak argitzeko bidea ematen du. Raxoi  edo Rajoi izeneko artikulua dibertigarria da oso. Hizkuntzarekiko kezkak agertzen dira blog honetan gehien bat. Zer dela eta idazten dugu Raxoi eta ez Rajoi? Nork arautu du hori?

Blog honen idazlea Berria-ren artikulugilea da eta bere publikazioei lotutako hainbat komentario ditu.

 

Hau da guztia lagunok!!!

Laster arte


Utzi iruzkina: