Blogariak eta Blogak

argi 1456131013480 Argi | 2008-03-27 00:44

Azkenengo ostiralean, bi sarelarien eskutik jaso genituen gomendioak ikus-entzunezko ikasleak. Testu prozesatzaielean idatzi edo euskara txukuna erabiltzea garrantzitsua dela gogora ekarri ziguten bi gonbidatuak.  Hartzailea beti kontuan izan behar dela adierazi zuen Patxitrapero bloglariak, edota argazkiak eta animazioak sartzea gomendatu zuen Iban Aranzabalek.

 

Martxoaren 14an, punta-puntako bi blogarien hitzaldia izan genuen HUHEZIko fakultatean. Patxitrapero eta Iban Aranzabal izan ziren gonbidatuak Josetxo Aranzabalen, Unibertsitateko maisuaren, eskutik. Zenbait bizipenen bitartez beraien esperientzia azaldu zuten biek. Guztiz desberdinak dira Patxitraperoren zein Aranzabalen esperientziak.

 Iban Aranzabal MUn ikasi zuen. Egun, Goienako web atalaz arduratzen da. Kazetari multimedian eta formazio jarraian sinisten du. Sarearen abantailak miresteaz gain, hauek erabili behar direla dio. “Goienan oinarria ez da irratia edo telebista, edukia baizik” esan zuen humoretsu.

 

Udaltzain harrigarriena

Patxitraperoren kasuan aldiz, guztiz desberdina den lanbide bat du: udaltzaina. Hala ere teknologia berrietatik beti ikasteko grina izan duela onartu zuen. Hasieran, argazkiak publikatzen zituen web atari batean eta ondoren, irudi hauen kritikak jasotzen zituen. Esperientzia gustuko zuela ikusita, blogera salto egin zuen. Sarean “disfrutatzea eta sortzailea” izatea ezinbestekoa dela adierazi zuen. "Inoiz ez da ahaztu behar muga errespetua dela" esanez amaitu zuen hitzaldia sareko surflari xelebreenak.


Utzi iruzkina: