Argi, zuzen eta lirain
Orain gutxi Julia Marin Goenagaren, gramatika zuzendariaren, mezu bat jaso dut. Berari beste norbaitek bidali zion mezu berbera bueltatu dit. Ez dakigu nor den hasierako idazlea, baina katea ez haustekotan idatzia helarazten jarraituko dut. Testu orijinal honek Euskaltzaindiaren ortografiako azken berrikuntzen berri ematen du. Aldaketak euskara sinple eta bateratura hurbiltzeko dira. Denentzat, eta ez bakarrik gipuzkoarrentzat, errazago izan dadin.
Euskaltzaindiaren arabera, moldaketak arazo gehien ematen dutenetik gutxien ematen dutenetara egingo dituzte. S, X eta Z zailtasunak ematen dituzte. Txistukariak batizbat. Idazterakoan ez dugu jakiten noiz jarri z eta noiz s. Beraz, denak S idatziko ditugu. Gainera senbait eskualdetan sailtasunak dituste txistukariak ahoskatzeko. Horrela dena konponduta. Biskaitarrak ulertzen badira, besteak ere.
Bide bates ts, tz eta tx ere ts bilakatuko dira. Horrela “tserria arrosa etseko eskaileren aspian dago” eta Suberoan sorginak bota dituste subitik” esango dugu. Euskaldun berriek sein saharrek eskertuko dituste aldaketa hauek. Es da gehiago keskarik isango gutsi erbilitako hitsak idasterako orduan.
Sailtasunak gainditsen jarraitseko asotan estabaidatutako aldaketa egitea onartu du Euskaltsaindiak: H esabatsea. Luse eta sabal ausnartu ondoren onetara iritsi dira adituak. Orrela euskaltegietan sein eskoletan euskara gainditsen dute ikasle geiago egongo dira. Es da euskararen araso bat isango irakurtsen es den iski bat idastea. “Elmuga iristean elikopteraren erdoildutako elisea autsi sen” idatsiko dugu. Errasa esta?
Ergatiboak ere ematen ditu buru-austeak. Bonberoak edo bonberoek, artsaia edo artsaiek… beti temati. Aski da, beti ergatiboa alde batera utsi eta segi aurrera. Orrela “nire aita medikua da Eskoriatzan” eta “medikuak greba egin dute Donostiako ospitalean” esango dugu. Es da aldaketarik idatsiko. Testuinguruak berak lagunduko digu sertas ari den its-egiten.
Baina aldaketak gora-bera ere Euskaltsaindiak argi laga du inork es duel euskraren a itsatsia ukituko. Denborak aurrera eginda ere bertan mantenatuko da burdina edo anaia besalako itsetan. Es digute orrelakorik egingo.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: