Zigorra ala bidegabekeria?

aranaro 1456130986966 PiTxInBoY | 2007-03-15 08:23
1

Azken egunotan oso entzuna izan da De Juana Chaosen kasua. Donostira ekartzearekin bat, Espainia osoan zabaldu zen erabaki honen aurkako ahotsa. Eta beraien ustez, pertsona honek egin duenagatik ez du ordaindu eta gehiago "merezi" omen du.

Eta nor dira pertsona hauek, kartzelako zuzendariaren hitzak, epaile batenak, Iñaki berarenak eta beste hainbaten hitza dudan jartzeko? Esan dezakete erabakia ez zaiela ondo iruditzen baina horrek ez du esan nahi gaizki artua dagoenik.

Iñakik 12 urtez egon da gartzelan ETAko kide zela leporatuz. Baina kaleratzeko ordua iritsi zenean beste 3 urte eman zizkioten gartzelan zegon bitartean idatziriko artikulu batzuengatik. Eta ez al dugu ba geuk esaten gizarte demokratiko batean bizi garela eta aldarrikatzeko eskubideak ditugula? Hortxe daukago froga bat hau ez dela honela egiaztatzeko eta konturatzen ez direnei hala dela erakusteko.

Bidegabekeria hau ikusirik Iñakik gose greban jartzea erabaki zuen. Eta 120 egin ditu burugogor honetan kaso egin dioten arte. Gaur egun Donostiako ospitalean dago gosegrebak eragindako kalteei aurre egiten piskanaka bere herritarren laguntzaz.

Orain egin behar dugun galdera zera da... 120 eguneko gosegreba, mobilizazioak, kontzentrazioak,.... egin behar dira norbaitek kaso egin dakigun??  Honek zer pentsatu ematen dio bat baina gehiagori, eta merezia duela pentsatzen duen bat baina gehiago ere badago. Nire ustez, Euskal Herriko hainbat presok jasotzen dutena ez da zigorra, bidegabekeria da!!!

 

Irati

Irati 2007-05-09 08:29 #1

<p>Iñaki De Juana Chaosen kasua gehiegikeria bat izan da. ez dago eskubiderik horretarako. baina azkenean behintzat, badirudi "aske" utzi dutela. hala ere egun osoa eskoltatuta pasatzen du. euskal presoen egoera ikaragarri txarra da eta borroka egin beharra dago hobera egin dezan&nbsp;egoerak. eta arantxak dioen bezala, hau zigorra baino gehiago bidegabekeria da.</p>


Utzi iruzkina: