My Little sunshine
Azken egunetan ikusiriko pelikuletatik honekin geratzen naiz gauza asko irakatsi baitizkit.
6 pertsonako familia honek, amets ezberdiñak ditu. Alaba txikienak, modelo bet izatea du amets eta hortan buru belarri sartuta dabil aitonaren laguntzaz. Anaiak berriz, bere aldarrikapenak gauzatzeko ez du hitzegiten. Bere buruaz beste egiten sahiatu den osaba, homosexuala .Aita eta ama berriz seme -alaben nahietara moldatzen dira ahal duten moduan guztien gustukoak diren gauzak egiñez.
Alaba urrengo fasean parteartzeko hautatua izan dela jakitean, bidaia bati ekiten diote, kotxez. Bidaia honetan gauza asko ikasten dituzte bai protagonistek baita ikusleek ere, gertatzen diren gauzak unkitu egiten baitute eta era dibertigarrian baina ikusi egiten baitugu zer den familia bat, maitasuna, amets batengatik borrokatzea, eta ametsak bat-batean birrintzea,...
Hau dena hainbat sari irabazi dituen eta oscarretara deitua izan den pelikula honetan ikus dezakegu.Nire iritziz, benetan pena merezi du ikustea, infantila dela pentsatu arren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: