Zumaia-Zarautz
Kronika hau mendira hasi behar giñala sinistu ez zutenei eskainitakua da.
Gaurko etapa Zumaia-Zarautz artekua izan da, gainik gain, itsasoa albo batera, mahastixak bestera (rebajetan manikixek izan ohi duten itxuran, en pelotas), eta Getarixako arratoia atzetik segika dogula, begirik kendu barik. Hasi eta berehala, norbaitxek bota dau bai, hari segiduz gero ez giñala galduko, baina guk ixa-ixa eraman dogu Zarautzera be, amelingo flautistak saguak eruan zittuan legez.
Eta holaxe ein dogu bidia, lasai-asko, batzuetan prozesiuan ginduazen itxuran. Gaur bai, Mendi, gaur luzidu doguz gure ternua, trango eta gainerakuak. Alexek ondo zekixan, bai, gaur luzitzeko aukeria zeuala, eta juan zan asteko txandal espaziala laga, eta han etorri da galako jantzita, behar dan modura. Eta bestiok, beti legez, elegante-elegante, geure irribarre onena erakusten. Eta ez alferrik. Lehenengo mendi buelta hartan Lazkanok erakutsi zeskun bai, ez dauala napolitana edar bat jatia baino gauza hoberik, eguna ondo hasi eta bidian umoreko juteko, eta halaxe ein dogu guk. Mendaron bertan jan dabe batzuek bat, parkinetik irten orduko, badaezpada be. Eta abixau gara, goizian goiz, kotxian zumaia arte.
Kotxiak laga, eta gora. Eta lehenengo aldatzarekin batera, izardi tanta edarrak be bai. Hori, da osasuna, hori! Bota sobran dauan dana, eta gora, bidez bide. Exkixura edo halakoren batera allegau gara, halako baten. Bidian topau dittugun danei galdetuta. Izan be, gaur hiru GPSkin abixau gara, eta akoplau edo ein dira nunbaitt, eta ezin jakin zein zebilen zuzen, eta zein oker. Galdetu diegu parian topau dittugunei. Lehenengo hirurak erdaldunak, eta laugarrena, andriak aste guztixan berba eittia debekatuta egon dan itxurako gizon bat. Ha zan, ha, jarduna!
Gaur be, tropela atzian geldittu da lehenengo aldatzian bertan, parajiez gozatzeko. Bakarrak irabazten dau, eta bigarren allegatzia baino hobe sufridu barik azkena allegatzia. Ordubeteko bidia ein, eta hasierako puntuan bagiña moduan: quieto. Itsasoa alde batera, mahastixak nun-nahi, eta gure arratoia hantxe, onduan. Alde ederra, Getariko arratoiakin jun edo min hartutako gure Kenukin jun. Batak puto kasoik ez, eta bestia, barriz, hantxe, fiel onduan. Y luego dirán que el perro es el animal más fiel. Enfin. Arantzan bat edo sartu jakon Kenuri gure lehenengo espediziuan ( y no me extraña), eta gaur baja izan da. Arrazoi hori eman desku behinik behin jabiak, baina nago, beste arrazoi bat izan dala Kenu etxian gelditzian motibua. Badakizue, gure gaurko etapa Zarautzen amaitzen zan, Pilar plazan klaro, eta ondo dakigu ondo, Gau-Txorin txakurrak ez dittuela maitte, nahiz tarteka bi hankakoren bat edo beste kolatzen jakuen han be.
Bueno, total, seguimos. Aurrera eta aurrera, bidian topatzen gendun danai egunonak emoten. Alde edarra dau, bai, basurde parajian ibili edo zibilizazioan ibili. Hori bai, lehenengo ordubete luzian autoktono gutxi ikusi dittugu. Edo bai, baina ondo kamuflautakuak danak be. Topau dogu, datorren zapatura begira, disfraza gaur probatzia pentsau dabenik be bidian. Edo igual ez zan disfraza. Igual zan goizian playeruetan futbolian ein eta kaltza luziak eranztia ahaztu jakola. Han zoian behintzat, praka motzak, eta belaunera arteko kaltzekin, dotore bere ustetan.
Danetik behar da mundu honetan, eta beittu eta aurrera guk. Eta halako baten, allegau ga Goenkalera be. Maria Luisa hil ote behar duten zurrumurrua dabil nonbaitt, eta ertzainak be han juan dira haren peskizan, patrol handixian, ziklista txoro bat edo besteri bidia zabalduaz. Saludau y martxa. Erraz, sin problemas. Eta hasi da Zarautz be bistatzen, eta behingoz laga dogu Getarixa atzian.
Eta behera eta behera, eta halakuan, han nun agertzen jakun ertzainek topau ez duten delinkuentia parez pare, 80 urtetik gorako ama besotik dabela, kaltzada romanuan gora. Garzon eta Marlaskan artian bete dittue kartzelak lepo, eta harentzako lekurik ez nunbaitt! nahiz laga ezkero gure Mendi eta Borjan artian topauko zeben harentzako zeldaren bat edo beste. Umoreko gindoiazelako, ze bestela ez geukan Anderri, Mendaron kantera ondoko etxe zurixian bizi diranen konpainiakua zala esan besterik, hari behar moduko zigorra emoteko. Pasau gara, itxuraz, txapeldunak besterik onartzen ez dittuen txakolindegitik be, eta begiratu eta aurrera.
Eta halako baten, pentsau dogu baztar baten ezkutau eta Txort eta Lisbethi susto edarra emotia be. Han egon gara, isil-isilik ( y no es facil), harik eta pasau diran arte. Eta gero atzetik, noiz Txortik Lisbethi lepotik heldu eta pelikuletako eszenaren bat ikusiko gendun, baina...naaaaaaaaada. No ha podido ser. Y así, sin más, iritsi gara Zarautzera, esprinian. Mendi eta neu txapeldun, ez gendun alperrik maratoia irabazi zeban baltz harekin erretratua atara. Batzuk ez dogu asko behar, lagunok. Ikasle onei bakian laga behar jakue, eta gu halakoxiak gara, Mendi. Hemos nacido para triunfar. Y hemos triunfau, una vez más, Plaza Pilarren. Rabas, más rabas, txakolina, sagardua....jana eta edana lepo, kirola ein dabenek merezi dutela eta
. Baina, ez, itxuraz ez zan nahikua. San Blasa falta. Etxian san blasa besterik ez, eta gu Zarautzen san blas bila, como si nos fuera la vida en ello. Eta hain daukat anis usaina barrura arte sartuta, san blasa entzute hutsak barru dana mobitxu destala, eta zelan! Eta hortxe izorrau jata eguna, harik eta Aizpera allegau eta Arrate Irratiko doinu alaiek piztu naben arte. Ez da, ez, alperrik gaixo eta edadetuentzako programia gure Bernardona!. Lau kantu entzun (por supuesto, lo último de la euskal musika), tenisko pelotian tamainako bi albondiga jan (eskerrak Maiora ez zeuan albondigak okela eskasenakin eitten dirala gogorarazteko) y santo remedio.
Iruzkinak
voight 2008-01-30 19:24 #1
voight 2008-01-30 19:30 #2

hola!!!!!!!!

bien hombre, orain mendira joateko hay que ponerse "full equip"? zortzi mila metroko mendiren bat igo behar al degu?????? trango, ternua.........

hemendik aurrera permisua eskatu beharko da erropa batekin edo beste batekin irteteko.

Utzi iruzkina: