Idurre eta Alexen bodia

arale 1456130970700 Arale | 2008-10-28 10:30
6

Bizi diranak agertzen dirala, eta hemen nator. Hasi aurretik, baina, gauza bat: Oinguan bai, oinguan lagundu egin behar destazue, ze lauso xamar daukat memorixia, eta ezin beraz zapatukoan kontakizun osorik egin. Hori bai, demasa izan zan zapatukua. Uztargixan batu ginan elegante baino elegantiau danok, eta hantxe hasi zan gure elegantzia apurka-apurka galtzen, eta gure ausardia pizten, lehenengo txakolinekin batera. Eztarrixa berotu beharra zeuan kanturako, eta lau bat edan nittun nik neuk. Por cierto, ointxe akordatzen naz for the face izan zirala nere laurak, ez dot uste-eta bi euroko bote hori jarri nabanik.

Eta halako baten, han agertu zan nobixia kotxe flamante baten, dotore oso.

Ordurako, nobixua zain zeuan Udaletxe aurrian. Bai, bai, zain. Papelak aldatu zittuen itxuran, eta behinguagatik Alex Idurren zain, hantxe, danen begiradapian. Baina allegau zan, bai, nobixia, dotore, baltz jantzita, eta barrura aguro danok, guapa eta guapa artian. Udaletxian sartziaz bat lehenengo malkuak. Kanturakuok, albo batian tente (ordurako batzuk rajatzen hasita), eta Juantxo batera eta bestera, abade paperian nerbioso-edo. Euskaraz lehenengo, españolez gero, eta galizieraz hurrengo, suelto. Boda eleanitza.

Allegau zan gure ordua, eta urten ginan. Batzuk eskuak nun jarri be ez zekitela, poltsatxuai helduta, fin-fin, eta bestiak paparra atarata, seguru antzian. Kantau giñuan, mokuei eutsi ezinda, eta ez txarto, gure jarraitzaile leialenen esanetan. Gero umien txandia, emozionantia oso. Eta behin, "elizkizunak" amaittuta, hurrengo ezustekua. Hantxe zeuan gure Borja, umetako erropetan enbutiduta, udaletxe atarixan dantzarako zain. Ez zan ensaiau bako kontua izan, eta ez zeban hutsik egin. Motri eta Eukene txistuan, serio demonio, eta gure Borjita fin, baitta hanka baten gainian be. Egunak aurrera egin ahala, beste bi hanka be hartuko zittuan gustura, baina goizian goiz, bakarraren gainian be arin, airoso.

Eta handik autobusera, eta mahaira ondoren. Argazki mordo bat atara (ia, CD baten noiz pasatzen dittuzuen, bideo bat osatu ahal izateko) giñuazen.

IMG_3328 por ti.

Dotore gero gure mutilak, eh?

IMG_3292 por ti.

Argazkixak atara bittartekuan, baina, jubilauen eskursio bat ematen zeban gure gazte jendiak (me incluyo, gazte txartela aspaldi galdu baneban be). Ha zan jan beharra!!!! Posau giñuan, bi, hiru, lau, bost....hamar bidar be bai, eta mahaira. Eta han segi janian. Oskoldun ugari aldamenekuei, eta neri menu espeziala. Eskerrik asko, nobixa-nobixuei (barkau, andra-gizonei), akordatziarren.

IMG_3335 por ti.

Goiko argazki horretan bat ez da kuadrilakua. Ia zeinek asmatzen daben.

Eta halako batian allegau zan bodetan beste ezerk baino ikusmin handixaua lortu ei daben momentua. Jaiki ziran mahaittik gure protagonistak, jarri zeben artian pasa-pasa ein barik zeudenen bixotzak hunkitzerainoko musikia, eta estutu ziran tripak. Ui, ui, ui...detalle inportante bat ahaztu jata. Ordurako, Sora aldameneko mahaixan zebilen galleguekin jardun batian, gabak ekarriko zebanaren adelanto gisa-edo. Bueno, baina harira. Bizkaia maite entzun eta uzkurtu jatan, nahitta be kontrolau ezin dan muskulu hori.

Bizikleta gainian iritsi jakuzen muñekuak, ustekabian, eta hasi jakuzen barruak dantzan, eta ez precisamente Bizkaia Maiten erritmora.Ulertu naban kirola eginarazi nahi zestela gure nobixo-nobixek, eta bueno, saiuako naiz, eingo dot ahalegin berezi bat, eta hasiko naiz noizbait bizikletan.

IMG_3363 por ti.

Hori da, hori, intentziua jartzia, eh?

Ulertuko dozuen moduan, hortik aurrerakua erdi lausotuta daukat. Baina, ezin eguneko beste momentu handixa komentau barik laga. Motri irten zan jende aurrera kantura, Julio Iglesiasen antzera, mikrofonua eskuan dabela. Emozio apur bat eman zetsan eta osatu zeban bertsua, dotoria, kantorian tamainakua. Youtuben jarri dau Horrillok, eta merezi dau ikustia. http://es.youtube.com/watch?v=v-JWjPJqQW4 . Eta beste danok be kantau giñuazen bertso batzuk, goiko argazkixak ikusi leikenez.

Eta hortik aurrera dantza asko, eta edana sobran. Klin-klin-klin ugari, eta badakizue, izotzak kalte egin edo...Ez dakat garbi izotza izan zan, edo Igorrek eskainitako benenua izan zan. Kopa handi batekin agertu jatan, esnedun txokolatian koloreko edari batekin, eta nik probau. Barru dana erre zestan. "Esto es bebida de hombres" halaxe esan zestan, eta poztu nintzan emakume izatiaz, baitta regla eta guzti be. Eukenen mega tampaxak be marabilla bat haren aldian. Gogorrak dira gure Gurrutxagatar senar-emaztiak.

Nere barruak beste berotuta zebilenik be bazebilen, baina, inguruan, eta halako baten han nun agertzen dan gure Sora mikrofono aurrian.Así va la banca.

Aitortu beharra daukat ez nabala zuzenian gozatzeko aukerarik izan, baina ointxe ikusi dot eta malkuai eutsi ezinda nabil oindiok. JEJEJEJE. Horrena be badau bideo bat, galtzerik merezi ez dabena. Bueno, pues asín. Ia hau osatzera animatzen dan jendia, ze nik neuk arazo serixuak dauzkat hari kronologikoai segitzen be.

Autobusa izan zan eguneko txarrena. Itziartik irteteko, Arriolan zain luzaro egon ginalako ustia neukan nik. Aupa Arriola eta halako batzuk be entzun nittun, ustez berandu baten autobusera igo zanian, baina gerora enterau naiz, Itziarren barik Azitainen izan zala hori, eta Maioran aupa deiadarrak ez zirala izan precisamente Arriola azkena igo zalako autobusera, autobusa konpondu eta tabernetarako bidian jarri zeskulako baizik. Bueno, tabernetarako bidian batzuk, eta etxerako bidian beste bateronbat. Zeozerk txarto egin edo....baina Untzagan amaittu zan nere gaba. Akordatzen naizen hurrengo gauzia zera da, ohian esnatu nintzala goizaldera eta Ander falta zala aldamenian. Ia norbaittek memorixia berreskuratzen laguntzen destan....

Hemen, gure salbatzailia, sari jasotzen

Ala pues, ondo-ondo izan, eta ia ba argazki horrek batzen dittugun!!! Animo, jente, gaur merkadillo bezpera, eta badakizu, miércoles mercadillo la semana en el bolsillo. Ondo izan!

Kuriosidade bat. Joseina gure bodara etorri aurretik Gasteizen izan zan, Hitza Hitz ekimenean musikia jartzen. Berria.infon topau dot bideua.

Ainara

Ainara 2008-10-28 11:31 #1

Ahaztu ein jata. Hau nobixa-nobixuendako bertsua:

Bi mila eta zortzi / urte aproposa / urriak hogeita bost / nahi genuke goza/ alex oso dotore / ta Idurre airosa / enparantzako baietzak / eman digu, eman digu poza

Ezkontzeak sortzen du / beti ikusmira /idurre eta alex / elkarri begira / zuen bihotzek daukate / poza eta disdira / zorion maitakorrenak / biontzako, biontzako dira

Zuen maitemin hori / hain da dotorea / hartu-eman horretan / izan adorea / geroa izan dadila / oraindik hobea / inoiz zimeldu ez dadin / maitasun, maitasun lorea / geroa izan dadila /oraindik hobea / inoiz zimendu ez dadin / maitasun, maitasun lorea

eukene

eukene 2008-10-28 16:30 #2

jeje, zure kronikia oso ondo dao, baña detalle sentimentalak falta dia, gogorkeixan ibiltzen dian batzuk malkua darixola ibili zianian, eta nola ez!! "rianeira"n abestixana, eta muxuen puntuaziuana... nik pistak emateizkizut, baña zure etorrixa idatziz, neria baño hobia da.
Zu etxea jun ziñanetik atzeakua ezta bodakua bezain interesantia. Lo unico destacable, el señorito Rey, gizonkeixan ibili zan hori, ba... konprobau genun eztala hain gizona ondik.

eukene

eukene 2008-10-28 16:30 #3

jeje, zure kronikia oso ondo dao, baña detalle sentimentalak falta dia, gogorkeixan ibiltzen dian batzuk malkua darixola ibili zianian, eta nola ez!! "rianeira"n abestixana, eta muxuen puntuaziuana... nik pistak emateizkizut, baña zure etorrixa idatziz, neria baño hobia da.
Zu etxea jun ziñanetik atzeakua ezta bodakua bezain interesantia. Lo unico destacable, el señorito Rey, gizonkeixan ibili zan hori, ba... konprobau genun eztala hain gizona ondik.

Ainara

Ainara 2008-10-28 23:14 #4

Egixa!!!
Ahaztu ein jata. Rianeira hori fabulosua izan zan. Menudas voces que hay en Mendaro. Galleguek be majo flipau zeben. 90 kilotik gorako gizona be negarrez ikusi naban nik behintzat, eta ez zan gurietakua, eh???? Eta Igor???? Enterau naiz, bai, Untzagan lo hartu zebala. Eta ez pentsa horrek harritzen nauenik. Bizirik egotiak harritzen nau, baztarren baten lo hartu izanak baino gehixau. Carlos I-rotara. Un crack el Rey.

eukene

eukene 2008-11-03 15:11 #5

Epa!! aragzki politxak daude, baina nik danak ikustia nahi ditxut. Zeiñek dakaz? eske badakit batzuk lenguan Aizpen eon ziñatela ikusten eta esan dienez, argazki batzuk antolojikuak diazela.

Ainara

Ainara 2008-11-04 12:24 #6

Aupa, Euken

Neuk dittut argazki mordo bat, baina danak batu zain nau, danekin bideo moduko bat eitteko. Nik dakidala behintzat Amaia Etxabenak eta Mirenak falta jataz. Ez dakit beste norbaitek kamaria erabili zeban be. Eta bai, argazki batzuk antolojikoak dira, eta bideuak ni te cuento. Nere balsa ikusitta, banau ointxe dana laga eta dantzara apuntatzeko be, hurrengua ezkontzen danerako.

Utzi iruzkina: