Laugarrenez segidan
Aizpeko betekadian ostian, ixa lo hartu aurretik esnatu da gaur be eguna, eta jantzi domeketako buzua bihurtu dana, eta aguro mendira. 09:30etan geneukan hitzordua. Todo un clásico, eta iritsi garenerako hantxe zeuden beste danak, bekarrak kendu barik batzuk artian. Eta geldi egoteko beste beroik ez zeuala eta abixau gara gora, todos estos.
Hasi eta berehala, zatitxu da tropela, ohi legez. Aurretik, ahuntzak, eta atzetik el resto de los mortales, en alegre biribilketa. No nos gusta ser perseguidos, eta danei lekua ein pasa zittezen eta astiro-astiro gora. Atzeko taldean, marka danak ontzeko moduko hiru erretzaile eta ni neu, eta kerik ez tartian. Lehenengo nobedade handixa. Bueno, bigarrena. Lehenengua aparkamentura iristian topau dogu-eta: Sora bastoi eta guzti, mendira!!! Domeka goizak be badirala deskubridu dau, nahiz eta 29 urte behar izan dittun horretarako!. Eta pozik danok gora. Ura zeramana gurekin zoian, eta ikaraik ez guk, tontorrera ailegatzeko.
Irten gara pinu artetik, eta alfonbra berdian gora. Erretratu bat, beste bat hemen. Gozatzen, behar dan modura. Eta laster batian galdu dogu aurreko taldekuen pistia, baina gurutze handixa bistan zan, eta antenia be bai, eta gehixau ez genduan behar guk. Borja gurekin zan, gainera, eta halako zaintzailia eukita, beldurrik ez. Ahuntzen taldia harri artetik zehar gora, eta gu bidez bide, bidia eitteko lana hartu dabenak be esker ona merezi dabela-eta. Eta halako batian, gure jarduna be isildu da. Zer ote, eta Arrate irratiko doinu alaiak!. Ez dau indarra hartzeko hori modukorik. Eta halaxe, igarri orduko jo dogu goixa. Zapelaitza irten jaku agur esatera, eta hantxe jaso dittugu Borjan ahotik lehenengo biologia klasiak. Zamiai begiratu behar ei jako, zer txori klase dan jakiteko, eta hantxe itsutu beharrian, gora begira. Sikiera, kolore pixkat hartzeko balio izan badau....
Lehenengo tontorra, eta bigarrena begiz jota. Izan be, gaurkua, iraupen luzeko martxa izan da, eta ez aurrekuetako mendi martxatxua. Gure Sorai begiratu besterik ez zeuan, gaur alta montaña tokatzen zala igartzeko. Mendikutetarrei eskerrak indar pixkat bat hartu dogu goixan. Aiiiiiiii, txokolatia baino hoberik ez dau ezer, eta beherako bidia hartu dogu.
Eta taldia zatitu da bitan, atzera. Mendi be galdu dogu. Laga gaittu hobeto esan. Mandarina puta batengaittik saldu gaittu, baina guk barkatu hari be. Zer izango ete da onak izatia!!! Y así, dejar el pantano a mano izquierda, y segunda cima. Fácil. Ba ez da hor amaittu gure bidia. El cuerpo pedía más, eta tontorra ikusi eta haraxe gu atzetik. Guardia Zibilen itxurako bi tipok ein deskue argazkixa. Edo guardia zibilak, edo lokomian furgonetiak baino olixo gehixau galtzen zeben bi tipok (maitatzeko beste modu bat, baina hori gerorako lagako dogu, sobremesarako).

Borja Amaiai begirik kendu ezinda, dana emateko prest, neskia gustura lagatzeko, eta Mendi eta bixok gure hirugarren tontorra begiz jota genula. Pentsau eta ein. Hemen, Mendi, gainian, hazita erabat!.
Zapaldu dogu, beste 800eko bat-edo, eta abixau gara San Inazion arrastora, a tocarle las pelotas un poco. Han ziran gure taldekidiak be zain. Bueno, zain edo.... deskantsua hartzen, nik uste. Eta han bistau da gure Txortxolo be, makila eskuan, abixada baten. Batzuk behera, eta gu laurok San Inaziongana. Txort be iritsi da halako baten (para la foto, y nunca mejor dicho), eta ein dogu han ein beharrekua.
Entzun dittugu Borjan azalpenak eta hartu dogu camino a repostar. Ordurako tripak zarataka, Mendaroko sonotonek off-ian eitten daben besteko indarraz, eta aguro behera. Diru barik, baina norbaitek erruki apur bat eukiko daben esperantzan. Otarren jarri dogu helmugia, eta allegau gara halako baten. Paraisua.
Eguzkixa, txorixua, ogi ein barrixa, eta sagardua. Pura bendición. Bueno, eta saldia be bai bakarren batzuk, gora barik beheranzko bidia hartuta dauzen batzuk. Enfin. Oaingo saldiakin hasita zer ez ote dute eingo honek Benidorrera juteko ordua iristen danian!!!!!! Será la hipoteca igual. Haginak konpontzera dentistiangana juteko diru barik edo....Auskalo.
Jan eta edan ein dogu bapo, onduen egitten doguna hoixe dala-eta. El Marbella Guipuzcoano, en Otarre.
Behera. Lisbethek Aizpen beste saguren bat jausi ete dan konprobatzera juan beharra zeukala, eta behera. Argazkiko hau atzokua da. Zer ez ete dau topau gaur gure Lisbethek han.Bera ez bada be jan.....gaitzerdi!
Eta ohitura bihurtu dan eran, beste paradatxo bat Txirristakan. Hartu dogu kalia, jarri dogu barrikada handi bat tabernako ate aurrian, eta patxadaz hantxe, gure "jugete" politxenai begira danok, aho zabalik. Ume gosia izango ete da, edo hiru-lau ordu alkarrekin eman ostian, aurpegi berrixak ikusteko beharra ote. Nago, lehenengotik gehixau dagoela, baina tira, eso para otro dia.
Hantxe zeren gure andra-gizonak (hostia, barkatu, gure.........Eukene SOLTERIA, eta el señor de Gurrutxaga) bazkaltzera nora juan desididu ezinda, eta guk lagundu harei be.
Leku-Onara deittu, eta harek jan barik geldittu ez zittezen, enkargau dogu jana. Jana eta edana, bestela ez giñan gu izango. Y venga, Leongana. Jarri dogu mahaixa, allí donde el cierzo pegaba más fuerte, eta bentilau-bentilauta, gustura hantxe. Hiru bandejakada, hiru lagunentzako bana, eta gure soltera de orontzako aukeran bat zein beste, a elegir, que pa eso es madre.
Lepo jan, eta tertulia gero. Tema de sobremesa: distintas formas de amar. Zer bestela! Amadora ikusi eta gero, zer beste gai atarako gendun ba. Primero, repaso a casaus, separaus, gays, lesbianas, y a todo lo que se mueve. Vamos, Aquí hay tomate, al estilo mendarés.Y luego, reflexión. Tema para cafeteros. Ondorioak hurrengo baterako lagako doguz, edo bestela hobe, norbait ausartzen bada, idatz dezala hemen, erantzunetan sartuta. Ala chicos, lo dejo que tengo que volver otra vez a Mendaro. See you!!!! Siguiente expedición a Anboto.
Iruzkinak
eukene 2008-02-10 22:16 #1
ander 2008-02-13 19:45 #2
sdfasdfsadfas
Utzi iruzkina: