EAE-ANVren konpromisoak

antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2007-06-27 21:20

 

1

BERGARAKO EKITALDIA

Maiatzako hauteskundeek hainbat ikasgai eskaini diote herri honetako

klase politikoari. Batetik, herritarren borondateari bizkar ematea,

herritarren borondatea ez kontuan hartzea, ezin duela izan eredu datozen

lau urteotako instituzioak osatu eta martxan jartzerakoan.

Herritarren borondateak errespetatua behar du izan, udaletan, instituzio

orotan, eta gatazkaren konponbideari begira. Herritarren borondateari zor

diogu gaur gu hemen egotea eta herritarren borondateari jarraikiz lan

egingo dugu, gu guztiok, datozen lau urteotan. Konpromiso hau izan

dadila gaurkoan herriaren aurrean hartzen dugun lehena.

Baina bada maiatzaren 27ko hauteskundeotatik atera beharreko beste

ikasgai nagusi bat ere, herritarrek orain arteko udalen kudeaketaren

aurrean erakutsi dutena: hogeita hamar urteren ondoren, herritarrek “Aski

da!” esan diote instituzioen eta Udalen kudeaketa eredu bati.

Aski da! esan diote herritarrek,

§ Dekretu bidez gobernatzeko ereduari.

§ Alkate presidentzialistak gobernatutako kudeaketa ereduari.

§ Herriaren alde lan egitea, karguak dituztenen aberasbide

bihurtzeari. Langile medio baten soldata hirukoiztu eta laukoizten

duten kargu publikoen soldata ereduari.

§ Lau urtean behin bozka jaso dutenek, herritarrekin ezertarako

kontatu gabe eta hauen iritzirik jaso gabe gobernatzeko ereduari.

§ Herritarrei udalean gertatzen denari buruzko informazioa

ezkutatzeari.

§ Eremu publikoan etekinak ateratzeko esku pribatuari ate denak

irekitzen dion ereduari.

§ Administrazioari zuzenean eragiteko ahalmena kendu eta enpresa

paramunizipal instrumentalen bidez kudeaketa burutzeko ereduari.

Honi guztiari esan diote “aski da” herritarrek, eredu berri baten aldeko

bozka emanez.

2

Guk, EAE-ANVko alkate garenok, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta

Nafarroan, badugu beste eredu bat, parte hartzailea, garbia, zintzoa.

Herria udalera eta udalak herriaren zerbitzura ipintzea da hartzen dugun

erronka publikoa.

Eredu honen aurrean, eta herritarrek egindako aldaketa zabal baterako

deiarekin bat eginaz, EAE-ANVko zinegotzi eta alkate garenok, urrats

sendoak ematearen beharra aldarrikatzen dugu eta norabide horretan

honako konpromiso hauek hartzen ditugu.

1. Gure esku dauden udaletan ahalik eta eperik laburrenean

AUDITORIA independente bat egiteko konpromisoa.

- Udalaren egoeraren berri zehatza izateko.

- Udala zein egoeratan hartu dugunaren oinarri bat izateko.

- Datu hauen berri herritarrei emateko.

2. Udaletan liberatzeko erabakia hartzen duten KARGU

PUBLIKOEN SOLDATAK jaistea.

- Azken urte hauetan, eta bereziki ezker abertzalea

udaletatik ofizialki kanporatu duten hainbat herritan,

liberatutako kargu publikoen kopurua eta hauen soldatak,

biderkatu egin dira. EAE-ANVk kopuru hauek jaisteko

konpromisoa hartzen du.

3. Herriarengan eragiten duten azpiegitura eta makro proiektuen

aurrean, HERRIARI ZUZENEAN HITZA emateko bitartekoak

jartzea.

- Proiektu hauen aurrean, informazioa jaso, iritzia eman eta

erabaki nahi du herriak.

- Erabaki hori kontutan hartzea eskatzen dute herritarrek.

- Herri bakoitzean bertako errealitatea eta erritmoak aztertuz

jarriko ditugu bitarteko horiek martxan.

Neurri hauek, herritarren partehartzean, demokrazian eta

gardentasunean oinarritu behar duen kudeaketa eredu berri baten

oinarrizko lehen urrats gisa aurkezten ditugu.

Ziur gaude gu guztiok ordezkatzen ditugun udaletara haize berria

ekartzeko gai izango garela neurri hauek gauzatuz. Ziur gaude herritarrek

bat egiten dutela, guztiz, planteatzen ditugun neurriekin. Ziur gaude urrats

3

honen ondotik, etorkizunean gauzak beste modu batera egiten hasteko

bide onean izango garela.

Azken finean, herriak udalera egin dezan eta udalak herritarren zerbitzura

jar daitezen gutxieneko neurriak dira hauek eta gaurko egunean publiko

egiten ditugu Bergaratik, gu guztiok batera agertuz.

 

 


Utzi iruzkina: