Izogizakiaren aurrean......
Intelektualak Bertsotan ari dira, gaiak jarri
eta nork bertso hobea asmatuaz dabiltza.Baina bitartean gidoia beste batzuk
idatzia da.Hemen eta Afrikan.Beste batzuk, urrunetik.Ikustezinak eta
ikutuezinak diren besaulkietatik.Eta intelektualetaz barre egiten dute.Denak
balio duen eta inori ardura ez dion bezalako dinamikan sartu gara,
kritikotasunak artifiziala dela ematen du.Koeherentzia ere ez da
beharrezkoa.Berrikuntza da beharrezkoa.Eta zaharra da dena, ez dago ezer
modan.Dena da botatzeko egina.Bapatean erosi eta bapatean botatzeko egina,
bertsoak bezela.Ezin daiteke aurreztu, ezin daiteke lanpostu finkoa lortu, ezin
dezakegu liburu bat lasai irakurri, ezin daiteke, internet gabe bizi, mugikor
gabe komunikatu…dena da beharrezko baina ezerk ez du balio.Arimarik gabeko
musika, hegorik gabeko txoriak hegan ikustea bezalakoa da.Denok gaude denaz
jakitun, ongi informatuak baina inoiz baino kultura gutxiago daukagula diote
indikatzaileek.Irudiaren burbuilara zein ongi konektatuta bizi garen esaten
dugu baina inork gutxi hartzen du denbora liburu xinple bat irakurtzeko,
lagunekin hitzegiteko, gurasoekin egoteko…maitatzeko.Berritasuna abiadura
handiko trenaren antzera, dena da beharrezkoa baina, dakiguna egiten ahaztuko
zaigu gizakioi maitatzea… sentitzea, hitzegitea….Eboluzio berri baten aurrean
gaude. Gerra hotzaren amaieratik sortu den txinpantze urbanitaren
aurrean.Gizaki hotza.Cold human. Gizakia+izoztua.Izogizakiaren aurrean.Pultsoko dema neoliberalismo globalitarioak
irabazi ote duen galdezka dabil autore asko, akaso irabaztea nahiago
dutelako.Baina ezer ez da berdin.Lehengo berdin ezer ezta.Denak dirudi edarragoa, handiagoa, Mc donald agoa,
cocakolarizatuagoa baina hutsa da.Barrua
hutsik duten gizaki izatera kondenatu nahi gaituzte.Eta gidoia idatzita
dago.Zergaitik gabiltza beraien shakeasphere antzezten…?zergaitik? Guk ez
genuen aukeratu.Eraiki dezagun Euskal Demokrazia, Euskal herritarren
borondatean atzerriko gidoilariak lanik gabe utzi nahi ditut.Hau ez da beraien
antzezlana, hau gurea da.
Zuk eta nik badugu papel bana…lagun ;)
Iruzkinak
Blath 2008-01-06 22:24 #1
<P>Noraezean, piloan doan jendea produzitu dute. Edo produzitu nahi dute. Edo, produzitzen jarraitu nahi dute. Pertsonak alde batera utzita. Ahaztu sentimenduak, iritziak, informazio alternatiboa, kultura ugari eta ezberdinak... eta jar zaitez arrotzen agindutara.</P>
<P>Ez, guk ez genuen aukeratu. Kritiko izan gaitezen. Ezberdinak izan gaitezen. Gure papera har dezagun. Eraikitzen has gaitezen. Sortzen has gaitezen. </P>
<P> </P>
Utzi iruzkina: